INFO

Bigantxa bati Lizarran eginiko tratu txarren irudiek zalaparta eragin dute sareetan

Lizarrako entzierroetan bigantxa bati eginiko barrabaskeriak bolo-bolo dabiltza astelehen honetan sare sozialetan. Debekaturik izan arren, itxuraz mozkortuta dagoen gizon batek adarretik hartu, lurrera bota eta bere gainera ere erori da.

Gizonezkoa bigantxaren gainean eta unaiari kasurik egin gabe. (Twitterretik hartua)

Zalaparta handia eta kritika asko jaso du sare sozialetan Lizarrako jaietan asteburu honetan entzierroetako batean gertatutakoak. Izan ere, bigantxa txiki baten aurka egin du gizonezko batek era bortitzean, lurrera botaz eta gainera eroriz. Tratu txar hauek debekatuta daude honelako ekimenetan, baina tarteka gertatzen dira eta oraingoan hedapen handia izan du.

Iratxe Perez Barandalla Lizarrako zinegileak zabaldu du sare sozialetan, pasartea «nazkagarritzat» eta «lotsagarritzat» joaz.

 

Irudietan nabarmentzen denez, gizonezko batek baino gehiagok hartzen du parte erasoan. Dirudienez, bigantxaren aurka gehien egin zuena (bere gainean esertzen ere ahalegintzen da) eraman egin zuten handik segituan identifikatzeko eta ondorioz baliteke isuna jasotzea.

Bistan denez, entzierroa gidatzen zihoan unaiatako bat saiatu zen egoera bideratzen baina gizoneko horrek ez zion inolako jaramonik egin.

Bigantxa guztiz jota ageri da jasandako jazarpenaren ostean. Eta honek guztiak haserre handia eragin du sareetan. Horren seinale dira hurrengo mezu hauek.