Basurdea eta suhiltzaileen arteko elkarlan bitxia: uretatik erreskatatu eta ospa!
Nafarroako suhiltzaileek erreskate bitxia egin behar izan dute azken orduetan, eta horren berri eman dute sare sozialetan: basurde handi bat uretatik atera dute.
Recibimos aviso de que ha caído un jabalí al #CanadeNavarra en Ezperun (#Noáin, #ValleDeElorz) y se encuentra atrapado
— Bomberos y Bomberas – Suhiltzaileak (@bomberos_na) August 17, 2023
Sacamos al animal con ayuda de una escalera de ganchos y una cuerda#ParqueCordovilla@Guardas_na pic.twitter.com/dWeCNggvA8
Noainen gertatu da, Iruñea ondoan. Bertatik pasatzen da Nafarroako Ubidea, eta ezagutzen ez diren arrazoiengatik basurdea uretara erori da eta itotzeko arriskuan zegoen.
Suhiltzaileak bertaratu eta animaliari laguntza eman diote, soka bat eta eskailera baten bitartez. Bideoan ikus daitekeenez, txintxo-txintxo eta abilezia handiz igo da basurdea hortik, uretatik atera arte.
Hori bai, animalia salbatu ostean laster alde egin dute hortik suhiltzaileek, jada oso beldurtuta zegoen animaliaren eraso bat saihesteagatik.
Azkenean dena ondo atera dela dirudi. Basurdea bizirik, eta gizakiak, ondo eginiko lanarekin pozik.
Azken hilabeteotan basurdeak asko ugaldu direla jakinarazi du Nafarroako Gobernuak. Bere estimazioaren arabera, 30.000 inguru izan litezke, herrialde osoan zehar sakabanatuta. Herri guneetara hurbiltzen ari dira era nabarmenean (ez da soilik Nafarroan gertatzen).
Iazko urrian eman ziren datuen arabera, egunero hiruzpalau auto istripu gertatzen da Nafarroan, basurdeak edo orkatzak errepideetara ateratzearen ondorioz.