INFO

Albaro Arri algortarrak kondena agortu du, 28 urteren ondoren

Albaro Arri Pascual ‘Muni’ preso algortarrak kondena bete duela jakinarazi du Etxeratek, ia 28 urteko zigor osoa. 1995ean atxilotu zuen Polizia frantsesak, eta «hirugarren batek torturapean egindako adierazpenetan oinarrituz kondenatu zuten». Joan den abendutik baldintzapeko askatasunean zegoen.

Etxeraten giza katea, Donostiako Kontxako hondartzan, abuztu honetan. (Gorka RUBIO | FOKU)

Albaro Arri Pascual ‘Muni’-k kondena bete du; guztiz agortu ditu zigorraren ia 28 urteak. Hala jakinarazi du ostiral honetan Etxerat elkarteak twitter bidez. Iragan abendutik baldintzapean aske zegoen Algortako presoa.

 

1995ean atxilotu zuen Polizia frantsesak, eta «hirugarren batek torturapean egin zituen adierazpen batzuk oinarri hartuta kondenatu zuten». Urrunduta egon da, etxetik 550 kilometroa, eta herrikideek mobilizazio ugari antolatu izan dituzte bere eskubideen defentsan.

Joan den abendutik libre zegoen, baina baldintzapean.