INFO

Este navegador no soporta el elemento video.

Orioko udaletxetik espainiar bandera kendu dute: ‘Ikur zapaltzaileak Euskal Herritik kanpora’

Orio herriko udaletxean eskegita zegoen bandera hori-gorri handia desagertu egin da. Bi ekintzailek eraman dute, bideo batean erakutsi dutenez. ‘Euskal Errepublika eraiki’ eta ‘Ikur zapaltzaileak Euskal Herritik kanpora’ dira bideoarekin batera zabaldu dituzte mezuak.


Ehun mugimenduak sinatuta zabaldu duten bideo batek erakutsi duenez, Gipuzkoako Orio herriko espainiar banderatzarra kendu eta eraman egin dute bi ekintzailek, eta hori gutxi balitz, beren aldarriak zabaldu dituzte ere bideoaren amaieran: ‘Ikur zapaltzaileak Euskal Herritik kanpora’ eta ‘Euskal Errepublika eraiki’.

Hedabideei helarazitako bideoaren hasieran, Euskal Herriko herri eta hiri ezberdinetan azken urteetan zehar eginiko antzeko ekintzak gogoratu dituzte, hala nola 2013ko uztailaren 6an, sanferminei hasiera emateko txupinazoan, Udaletxeko aurrealdean zintzilikatu zuten ikurriña edo Anoetan edo Espartzako udaletxeetan jarritako ikurriñak. Besteak beste, Elizondoko irudiak ere zabaldu dituzte, bandera espainiarra kendu zutenean.

Bideoan ikus daitekeenez, bi pertsona Orioko udaletxeko balkoira igotzen dira eskailera baten laguntzaz, eta bandera espainarra hartzen du horietako batek, segituan behean zegoenari jaurtitzeko.

Ondoren, ikus-entzunezko piezan bi mezu argi agertzen dira: ‘Ikur zapaltzaileak Euskal Herritik kanpora’ eta ‘Euskal errepublika eraiki’. Bi mezuen artean, espainiar banderan ‘X’ beltz bat margotu dutela erakusten dute ekintzaileek.