INFO

N-121-A errepidean desbideraketa martxan jarri dute Oronoz-Mugairi eta Legasa artean

N-121-A errepidean (Iruñea-Behobia) hobetzeko lanak direla eta Oronoz-Mugairi eta Legasa artean ibilgailuak desbideratuko direla iragarri du Nafarroako Gobernuak. Irungo norabidean joaten diren ibilagailuetan eragina izango du hilaren 15era arte indarrean egongo den neurri honek

Foruzainak N-121-A errepidean, Beran, artxiboko irudi batean. (Jagoba Manterola | Foku)

N-121-A Iruñea-Behobia errepideko zubiak hobetzeko lanek Oronoz-Mugairi Legasarekin lotzen dituen eremuan eragina izango dute irailaren 11tik 15era bitartean. Horren aurrean, Irunera doazen ibilgailuak NA-1210 errepidetik desbideratuko dira, Nafarroako Gobernuaren Lurralde Kohesiorako Departamentuak jakinarazi duenez.

Esku-hartze hau, 2+1 bideko N-121-A errepidea aldatzeko lanen baitan ulertzen da. Zehazki Arrigazteluko tunelaren hego-sarbidean, zubien lotunea berritzeari ekingo zaio. Hobekuntza honetaz arduratuko den enpresa Obras Especiales Edificación e Infraestructuras, S.A.U. da.

Aurreikusitako trafikoarekiko eraginak, astelehena eta ostirala bitartean, goizeko zazpietatik arratsaldeko zortziak arteko tartean jazoko dira. Irungo noranzkoan doazen ibilgailuek saihesbide bat hartu beharko dute zein 41+000 puntu kilometrikotik gaituko den NA-1210 errepidean zehar, Oronoz-Mugairi eta Narbarte zeharkatuz eta N-121-A errepidera helduko dira berriz Legasako lotunean. Narbarteko estugunean, trafikoa seinale-emaileen bidez arautuko da norabide berria. Saihesbideak behar bezala seinaleztatu direla nabarmendu du Nafarroako Gobernuak.