INFO

Mikel Goirienak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen kanporaketa

Mungiako Olalde aretoan jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen kanporaketa. Mikel Goirieneak irabazi du eta Santurtzin jokatuko den finalaurrekoetarako sailkatu da. Gaur zortzi jokatuko da bigarren kanporaketa, Gernika-Lumon.

Mikel Goiriena. (BIZKAIKO BERTSOZALE ELKARTEA)

Igande honetan hasi da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Bertako lehenengo kanporaketa Mungiako Olalde aretoan jokatu da, eta hauek izan dira saioko sei protagonistak: Araitz Katarain Mugarza, Izaro Bilbao Arostegi, Koldo Muñiz Aldamizetxebarria, Mikel Goiriena Larrazabal, Peru Vidal Gurrutxaga eta Txaber Altube Sarrionandia.

Lan puntuagarriak amaituta, Mikel Goiriena Larrazabal bertsolari mungiarra izan da garaile, 476.5 punturekin. Beraz, zuzenean pasako da Santurtziko finalaurrekora, azaroaren 18an. Bigarrena Txaber Altube Sarrionandia izan da eta hirugarrena Araitz Katarain Mugarza.

Saioan Zihara Enbeita Gardokik egin ditu gai-jartzaile beharrak. Epaile honako hauek aritu dira: Ainhoa Arregi Elosua, Beñat Romero Maguregi, Garazi Mendoza Agirre, Graxi Arregi Leonardo, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga egon da.

Honela geratu dira saioko puntuazioak:
    • Mikel Goiriena Larrazabal----------- 476.5
    • Txaber Altube Sarrionandia------- 461.5
    • Araitz Katarain Mugarza------------ 446
    • Peru Vidal Gurrutxaga---------------- 439
    • Koldo Muñiz Aldamizetxebarria- 427.5
    • Izaro Bilbao Arostegi------------------ 383