INFO
Entrevista
Maider Barañano eta Uma Ulazia
Euskal Herriko Neska* Gazteak

«Neska gazteena martxan hasi den gurpil bat da, jada geratuko ez dena»

Datorren astean, gaurko egunez ehunka neska gazte egongo dira bilduta Usurbilen, greba orokor feministaren atarian egonik beraien hausnarketa propioak hezurmamitzeko. Ekartzeko, eztabaidatzeko eta erabakiak hartzeko antolatu dute Euskal Herriko Neska* gazteen baterajotzea, urriaren 13tik 15 bitarte.

Uma Ulazia eta Maider Barañano EHN*G-ko kideak. (Gorka Rubio | FOKU)

Datorren astean, gaurko egunez ehunka neska gazte egongo dira bilduta Usurbilen, greba orokor feministaren atarian egonik beraien hausnarketa propioak hezurmamitzeko. Ekartzeko, eztabaidatzeko eta epe ertainera begira erabakiak hartzeko antolatu baitute Euskal Herriko Neska* gazteen baterajotzea, urriaren 13tik 15 bitarte.

Baterajotzea antolatu dute datorren astebururako Euskal Herriko Neska* Gazteek (EHN*G) Usurbilen. Bat egiteaz gain, batera egitea izango dute helburu. Eta batez ere, atzera kontua martxan jartzea; izan ere, 53 egun geratzen dira mugimendu feministak deitutako greba orokor feministarako. Zaintzak neska gazteak nola zeharkatzen dituen eta greba nola prestatuko duten, subjektuaren eztabaida eta alternatiba erreal eta berriak eraikitzeko hausnarketek hartuko dute erdigunea Maider Barañano (Algorta, 1999) eta Uma Ulazia (Mutriku, 2001) kideen arabera.

Eguna iristeko «desiatzen» daude, elkargune garrantzitsua baita neska feministentzat, antolatuta daudenak, zein bere burua feministatzat dutenak gonbidatuta daudela gogorarazi dute, eta parte hartzera dei egin. Lodifobia, dekolonitatea, artea, ekofeminismoa, komunikazioa, etxebizitza eta beste hainbat ardatz ere izango dituzte hizketagai, izan ere borrokak elkarelikatzen direla sinetsita daude.

 

Ez da baterajotze bat antolatzen duzuen lehen aldia, zein helburu ditu aurtengoak?

Maider Barañano: EHN*Gak sare bat da, sare bezala funtzionatzen dugu eta momentu batzuetan beharrezkoa da erabaki batzuk hartzea, pentsatzea nondik joko dugun datozen urteetan eta beraz hori helburu garrrantzitsu bat da, elkartzea bera.

Uma Ulazia: Eztabaidarako gune izatea da beste helburu bat, eta saiatu gara baterajotzera neska gazteen eztabaidagaiak ekartzen, guk ere badugulako iritzi propio bat eta talde ezberdinetan badaudelako lanketa batzuk eginda. Baterajotzeak momentuko beharrei erantzuteko tresna bezala funtzionatzen du, eta beste bi urteetan ere hala izan da; aurtengoan greban gazte bezala zein paper jokatu eztabaidatzeko gune bat izango da.

M.B: Garrantzitsua da herri eta auzoetan antolatuta dagoen jendeak ikustea beste herrietan ere ari direla lanketa berdinetan eta saretzeko zein indartzeko balio du.

Greba orokor feminista aipatu duzue, ez da asko geratuko grebarako. Nola edo zer landuko duzue?

U.U: Grebaren aurretik egitea garrantzitsua da guretzat, neska gazte taldeak badaude antolakuntzan eta asanbladetan, gainera, askotan asanblada orokorren motor ere badira, baina aktibazioarekin jarraitu eta indartu behar dugula uste dugu. Grebaren harira mahainguru zentralean alde batetik ikuspegi ezberdinak landuko dira: LAB eta Trabajadoras domesticas sindikatuak, EHN*G-ak eta Bilgune Feministaren eskutik. Eta bigarren zatian neska gazteon ekarpenaz eta antolaketaz hausnartuko dugu.

M.B:Badago greban ze paper jokatzen dugunaren espezifikotasun bat: ikastetxeak nor
baitek gelditu behar ditu, baita unibertsitateak eta lanbide heziketak ere. Antolakuntza propioa nola egin pentsatu beharra dago.


Urriaren 13tik 15 bitarte antolatu dute baterajotzea, Usurbilen.
Urriaren 13tik 15 bitarte antolatu dute baterajotzea, Usurbilen.

 

Zaintza izango da mintzagai, nola gurutzatzen ditu zaintzak neska gazteak?

M.B: Neska izatearren lan zehatz batzuk betetzen ditugu, gazte izatearren ere bai, eta lan horiek gurutzatzen dituzte prekarietateak, familiak eta lagunarteak. Egia da lan horiei dagokionez lan espezifiko bat betetzen dugula.

Bigarren mahainguruan, subjektuaren inguruko eztabaida izango duzue.

U.U: Euskal Herriko mugimen- du feministan subjektuaren inguruko eztabaidak eman izan dira, eta neska gazteen sarea ere ez da salbuespena. Maila lokalean zein Elizondoko baterajotzearen ondorioetan ere atera zen subjektuaren eztabaidak ezinegona sortzen duela. Saiatuko gara eman diren eztabaidak ekartzen, eta eman diren eztabaida horiek ekartzea da neska asterisko subjektuak bere baitan sortzen duen problematizazioari heltzea.


«Utopiak lehertzeraino» dio leloak. Eta distopia baten aurrean kokatzen garela esan izan duzue lehenago ere.

M.B: Nik uste pandemiaren ostean herri mugimendua oso ahul zegoen momentu batean aurkitu ginela. Orain saltzen ari diren errelatoan ematen du helduko garela momentu batera non mundua desagertuko den leherketa baten bidez edo; krisi klimatikoaren inguruan ikusten ari garen guzti hori. Errelato horretan bi aukera daude: teknologiak salbatuko gaitu, edo diruak. Uste dugu alde batetik errelato horrek immobilismora garamatzala, etorriko den desastre handi baten esperoan bagaude, bitartean ez dugu ezer egingo, ze ezin da ekidin. Errelato horri kontrapuntu bat jarri nahi genion, kritika bat egin, badaude bizi ezin diren bizitzak jada, badaude krisi klimatikoak bizigarri bihurtzen ez dituen lurraldeak eta beraz distopia agian gaur egun gertatzen da. Munduaren amaiera zientzia fikziozko film batean egongo bagina bezala irudikatu beharrean, agian, pentsatu behar dugu distopia horiek gure egunerokoan eta bizitzetan ematen direla. Eta horiei aurre egiteko antolakuntza besterik ez dugula, gure kasuan, antolakuntza feminista.

Eta bada utopiarik egun?

M.B: Alternatibak gaurdanik eraikitzeko aldarria ere bada, eta utopia horregatik iruditzen zitzaigun interesgarria, ematen duelako norabide bat edo nonbaitera joan nahi izate bat, horrek ere mugimendu bat sortzen du. Ez ditugu irudikatzen utopia perfektuak e!

U.U: Egoera horietan ere egongo dira politizatu beharreko gatazkak eta borrokatzeko modu berriak, baina norabide horretan baliagarri zaigu uto- piaren ideia ipar bat edukitzeko, eta ipar bat izanik, errazagoa delako proiektuak irudikatzea eta proiektu horiek aurrera ateratzea. Mahianguru horretan hori da asmoa, ikustea utopia horiek lurreratzen direla jada, aurrera eramaten gabiltzala.

Errelato horretan bi aukera daude: teknologiak salbatuko gaitu, edo diruak. Uste dugu  errelato horrek immobilismora garamatzala, etorriko den desastre handi baten esperoan bagaude, bitartean ez dugu ezer egingo, ze ezin da ekidin


Antolakuntza beharrezkotzat jo duzue. Ikuspegi horretatik, nola dago Euskal Herriko neska* gazteen sarea?

M.B: Uste dugu 2021eko baterajotzea inflexio puntu bat izan zela pandemiaren ostean mugimendu feminista berriro aktibatzeko. Azken bi urteetan ikusi dugu herri mugimendua hasi dela sareak berriro eraikitzen. Uste dugu azken bi urteetan barrura begirako lan bat egin dela, ez bakarrik mugimendu feministan, oro har, herri mugimenduan. Oinarri sendoak jarri dira eta nik uste aurten badela momentua esan dezakeguna hasi garela nabaritzen zeintzuk diren lan horren ondorioak. Horietako bat baterajotzea da, baina baita azaroan jada greba feminista orokor bat deituta egotea; martxan dagoen gurpil bat da hau, jada geratuko ez dena.


Aisialdiari ere egin diozue tartea. Teoriatik praktikara jauzi egitearen ondorio da?

U.U: Gogoeta batzuen ondorio da aisialdiaren aukeraketa eta gogoeta horrek ere baterajotzean bertan izango du tokia, artista feministak oholtzara mahainguruan adibidez. Aisialdi eredu batek hautu politiko bati erantzuten diola uste dugu, eta horren isla bezala aisialdi eskaintza bat proposatzen saiatu gara.

M.B: Ez bakarrik aisialdia, baizik eta formatu osoa pentsatzeko saiakera bat egin dugu, uste dut baterajotzean bai ikusiko dela aurretik egin dugun lan guztia, ez bakarrik egitaraua osatzen eta baliabideak jartzen horretarako, baizik eta baliabide horiek modu jasangarrian eraikitzen. Eman ditugu orduak protokoloak pentsatzen, pentsatzen nori eskatu elikagaiak, nola egingo dugun birziklapena... uste dut horrelako formatu handietan ere lortu dugula buelta bat ematea egiteko formei, eta egindako lanketarekin pozik gaude. Ahal izan ditugun baliabideak jarri ditugu, seguruenik muga pila batekin, baina apustu bat izan da.

U.U: Baterajotze ereduaz ere asko hausnartu dugu, eta esa- ten dugunean egunerokotasuna ere politikoa dela, saiatu gara eguneroko erabaki horiek baterajotzera ekartzen.

Garrantzitsua da herriaren zaintza. Nolako harrera izan duzue Usurbilen?

M.B: Saiatuko gara ahalik eta jasangarrien egiten herritarrentzako, kontziente gara Usurbileko herriak utzi digula haien herria baterajotzerako eszenatoki izaten hiru egunez eta hori eskertzekoa da. Modu eskuzabalean lan egiten gabiltza, eta hori harremana landu izanaren ondorio da.