Palestinarrei elkartasuna adierazteko mobilizazioak antolatu ditu BDZ-k Bilbon eta Iruñean
Herri palestinarrak bizi duen egoeraren aurrean, Bilbon eta Iruñean antolatutako mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du Israeli boikota egin, bertako desinbertsioak abian jartzea eta Israeli zigorrak ezartzea planteatzen duen DBZ mugimenduak.
‘Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak Israelentzat’ (BDZ) mugimenduak hurrengo egunetarako bi mobilizazio antolatu ditu Bilbon eta Iruñean, «herri palestinarrari elkartasuna eta babesa adierazteko» eta «Israelgo Estatu hiltzailea eta bere euskal konplizeak» salatzeko.
Ohar baten bidez, BDZ-k adierazi du «2023 urterik odoltsuenetakoa» izaten ari dela, eta «Israelgo faxismoak Nablus, Jenin edo Gazan egindako sarraskiak» gogoratu ditu, «palestinarren egoera agonikoaren testuinguruan jartzen gaituztenak». «Palestinarrek existitzea (guretzat egitate hutsa den zerbait) eustea dela ulertzen dute eta erresistentzia eskubidea da; zapaldutako, okupatutako eta bortxatutako herri orok duen eskubidea», azpimarratu du mugimenduak.
«Herri palestinarra babestu besterik ezin dugu egin, Israelgo Estatu hiltzailea eta bere euskal konplizeak salatuz» nabarmendu dute, eta bi mobilizazio deitu dituzte Bilbon eta Iruñean, ostiral honetan, urriak 13, 18.30ean Arriaga plazan, eta larunbatean, urriak 14, 11.30ean Baluarte plazan, hurrenez hurren.
BERRIRO KALERA
— BDS Bizkaia (@BDSBizkaia) October 12, 2023
️ Urriak 13 de Octubre
Arriaga
18.30.
OTRA VEZ A LA CALLE
VIVA LA RESISTENCIA PALESTINA! BOICOT A ISRAEL!#PalestinaAskatu#BoikotIsrael #Boicotisrael #FreePalestine #PalestinaLibre #GazaUnderAttack #BDS pic.twitter.com/CZcQzlkkgK
«Okupazioa eta garbiketa etnikoa sostengatzen duten Europako, Estatuko eta Euskal Herriko enpresa eta erakundeen konplizitatea» salatu du BDZ-k, hala nola CAF trenen euskal enpresa, Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako SOSA startup-en azeleragailua, edo «erakundek bultzatuta, Israelgo eta Euskadiko konpainien arteko gero eta enpresa-lankidetza handiagoa».
Horregatik, mobilizazioekin bat egiteko eta Israelen aurkako Boikot, Desinbertsio eta Zigorren kanpainarekin bat egiteko deia egin diete euskal herritarrei.