INFO

Goikoetxea eta Lekerika bikoteak hanka eta erdi dauka Winter Serieseko finalerdietan

9-15 eta 5-15 irabazi zuten astelehen gauean Cosme eta Del Rioren aurka Gernikan jokatutako partidan. Lekerika nagusitu zen atzelarien arteko lehian eta ez zieten aurkariei inolako aukerarik eman.

Lekerika eta Goikoetxea erraz nagusitu ziren Gernikan. (Eraman Jai Alai)

Goikoetxea eta Lekerika erraz nagusitu ziren Eusko Label Winter Serieseko bosgarren jardunaldian. Atzelari gernikarra izan zen partidan zehar saltsa apur bat jarri zuen pilotaria. Olharanen lesioak asko desitxuratu zuen neurketa eta Cosme eta Del Rio ezinean aritu zire.

Goikoetxeak eta Lekerikak esfortzu gutxirekin lortu zuten garaipena eta albiste on bakarra Lekerikaren itzulera izan zen, uda zail bat behin atzean utzita.

Goikoetxea eta Lekerika ez daude matematikoki finalerdietan, baina hanka eta erdi dute dagoeneko barruan. Bikote urdinari dagokionez, Olharanen berragerpena abenduaren 31ra atzeratu da eta aldaketak ekarriko ditu egutegian.

Esan bezala, atzelarien arteko lehian Lekerika nagusitu zen; Cosme eta Del Rio bikoteak huts gehiegi egin baitzituzten. Gernikako frontoiak ez du gupidarik eta pilotari bakoitzaren hutsuneak beste inon baino ageriago geratzen dira. Onerako zein txarrerako.

Partida amaieran, bikote garailea harmailetan gora igo zen eta zaleen txalo zaparrada jaso zuten. Txapelketako lehen bi partidetan, aurkariek ez dizkiete gauzak zail jarri, baina Goikoetxea eta Lekerika nagusitasun handiz gailendu dira.

A MULTZOA

1. Goikoetxea-Lekerika ......................... 8pt (+29 tantu)
2. Goitia-Basque ................................... 4 pt (+5)
3. Olharan-Del Rio ................................. 0 pt (-16)
4. Erik-Minvielle ...................................... 0 pt (-18)

B MULTZOA

1. Erkiaga-Ibarluzea ............................. 7 pt (+29)
2. Johan-Lopez .................................... 1 pt (-10)
3. Laduche-Gorka ................................. 0 pt (0)
4. Arbe-Manci ........................................ 0 pt (-19)