INFO

Automobilgintzako Fabrikazio Aurreratuko Ikerketa Zentroa sortuko dute Gasteizen 2025erako

Gasteizen 2025a amaitu baino lehen Automobilgintzako Fabrikazio Aurreratuko Ikerketa Zentroa eraiki nahi dutela jakinarazi dute astearte goizean Lakuako ordezkariek  proiektua bultzatzen duten beste zenbait enpresekin batera.

Astearte goizean aurkeztu dute eraiki nahi duten automobilgintzarako zentro berria. (Jaizki Fontaneda | FOKU)

Basque Automotive Manufacturing Center (BAM) izeneko Automobilgintzako Fabrikazio Aurreratuko Ikerketa Zentroa 2025a amaitu baino lehen Gasteizen eraikiko dutela jakinarazi dute astearte goiz honetan Iñigo Urkullu lehendakariak eta Arantxa Tapia sailburuak.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko Lakuako sailburu Tapiak akordioa sinatu du Mercedes-Benzekin, Gestampekin eta Mondragon Taldeko MB sistemas enpresarekin, 2025. urtean zentro berria martxan jartzeko, eta hori eratzeko 12.588.451 euro bideratuko dira.

Gasteizen bertan egin dute aurkezpenean adierazi dute automobilgintzako industrian teknologia berriak, jasangarritasuna eta kontsumitzaileen portaera berriak aldaketak eragin dituela automobilgintzako industrian. Eta Europako Batzordeak 2050erako helburutzat jarri duen «emisiorik eza ekonomia osoan» betetzeko urratsak direla aurreratu.

Lankidetza publiko-pribatuko eredu baten bidez eratukoko dela azaldu dute, «gaitasun zientifiko eta teknologiko berriak sortuko eta daudenak koordinatuko ditu, sektorearen balio-katearen lehiakortasuna eta jasangarritasuna lortzen laguntzeko».

Etorkizuna eta jasangarritasuna

Tapiak aurkeztu du zentro berriak prozesu teknologia berriak eta sistema adimenduak diseinatu eta garatuko dituela: «Etorkizuneko ibilgailu elektrikoa eta konektatua fabrikatzeko ikertuko da; ezagutza hori sortzeko, zentro berriak elkarlaneko ikerketarako azpiegiturak ere izango ditu».

Hiru arlo jotzen dituzte bultzatzaileek estrategikotzat: Mugikortasun elektrikoaren erronkak garapen eta fabrikazio aurreratuko eredu berriak bilatu ibilagiluen osagaiak eta prozesuak ardatz hartuta; fabrikazio digitaleko teknologiak ezartzea automobilaren garapen prozesu osoan; eta hirugarrenik, ingurumen-inpaktua murriztea.

Estatu espainolean zein Europan automobilgintzako erreferentziazko zentroa izatea nahiko luketela aurreratu dute, «etorkizuneko erronka teknikoak konpontzeko ekimenak bultzatuz». Ekimen horien barruan aipatu dituzte lotura teknologietan, logistikan, estalduretan eta auto elektrikorako kalitatean ezagutza aurreratua garatzea; teknologia digitalak aztertu eta garatzeko etorkizuneko ibilgailuen fabrikaziorako, eta laborategian garatutako ezagutza testatzea eta balioztatzea.