INFO

Ertzaintza Manteoko BCCeko eraikuntza lanetan ageri da bizilagunen protestak geratu asmoz

BCCren Groseko eraikinaren eraikuntza aurrera doa, bizilagunak kexu dira proiektua aurkeztu zen egunetik, eta aste honetan ere halaxe egin dute. Langileei egon litezkeen substantzia toxikoen berri ematera joan eta Ertzaintzak geldiarazi ditu.

BCCko eraikuntza lanek aurrera darraite. (Jon Urbe | FOKU)

Donostiako Groseko auzoan eraikitzen ari diren Basque Culinary Centerreko (BCC) eraikuntza lanetan ageri da Ertzaintza aste honetan, bizilagunen protestak geratu asmoz. Izan ere, Manteoko bizilagunak langileei bertan egon daitezkeen substantzia kutsakorren berri ematera joan dira hauek, besteak beste amiantoa egon litekeela ohartaraztera.

 

Bizilagunek behin baino gehiagotan salatu dute eraikuntza abiatzeko txostenaren «gardentasun falta», lurraren egoeraren beharrezko neurketak ez direla ere sakatu dute pasa den hilabeteetan. Eta aste honetan langileei horren berri ematea erabaki dute. Bestalde, institutuko ikasleek eraikuntza lanek sortutako soinuaren aurkako babesa eskatzera hurbildu zirela Ertzaintzarengana adierazi du SOS Manteo taldeak.

Grosen bizilagunen aurkako horrelako horrelako «poliziaren hedapenik» aspaldi ikusi ez zutela salatu dute sare sozialetan. Eta «lehengo eta oraingo» irudiak zabaldu dituzte, parkearen suntsipena salatuz.