Bikote berriatuarra Euskal Selekzioa gidatzeko: Ansotegi izango da Arrasateren laguntzailea
Jagoba Arrasatek Euskal Selekzioan izango duen talde teknikoa osatuta geratu da, martxoaren 23an Uruguairen aurka jokatu behar duen partidarako. Ion Ansotegi izango du laguntzaile, bigarren entrenatzaile moduan, eta Imanol Etxeberria izango da atezainen prestatzailea, egun Manchester Cityn dabil.
Euskal Selekzioak Uruguairen aurka jokatu behar duen lagunartekora begira, badoaz gauzak definitzen. Ostiral honetan, Jagoba Arrasate hautatzailearen talde teknikoa iragarri du Euskal Futbol Federazioak eta espero da deialdiaren berri ematea datozen egunetan.
Bikote berriatuarrak zuzenduko du Euskal Selekzioa. Hain zuzen ere, Ion Ansotegi, egun Realeko talde teknikoaren parte, Euskal Selekzioarekin sei partida jokatutakoa, izango da Arrasateren laguntzailea, bigarren entrenatzaile moduan. Imanol Etxeberria bergararra izango da atezainen prestatzailea. –2021etik Manchester Cityn dago– eta Iban Urkiza (CD Basconia) taldeko prestatzaile fisikoa izango da.
📄𝙅𝙖𝙜𝙤𝙗𝙖 𝘼𝙧𝙧𝙖𝙨𝙖𝙩𝙚𝙧𝙚𝙣 𝙩𝙖𝙡𝙙𝙚 𝙩𝙚𝙠𝙣𝙞𝙠𝙤𝙖 𝙤𝙨𝙖𝙩𝙪𝙧𝙞𝙠
— Euskadiko Futbol Federakundea - Federación Vasca (@EFF_FVF) March 15, 2024
ℹ️ https://t.co/pfZIsnTL3D
📄𝘾𝙤𝙢𝙥𝙡𝙚𝙩𝙤 𝙚𝙡 𝙘𝙪𝙚𝙧𝙥𝙤 𝙩é𝙘𝙣𝙞𝙘𝙤 𝙙𝙚 𝙅𝙖𝙜𝙤𝙗𝙖 𝘼𝙧𝙧𝙖𝙨𝙖𝙩𝙚
ℹ️ https://t.co/bgjm1MnBFf#SanMamesBerdeztatuDezagun#BatzenGaituelako pic.twitter.com/dpD0VqNioi
«Horrelako hitzordu garrantzitsurako osatu dugun talde teknikoaz oso harro gaude duten mailagatik eta gure selekzioarekiko duten sentimenduagatik», azaldu du Mikel De Gregorio Euskal Selekzioko kirol zuzendariak.
Bielsaren taldeko indargune eta ahulguneak aztertuko ditu Mikel Berrogik, Osasunan ere Arrasateren analista denak. «Oraingoan lan taldearen barnean analistaren irudia gehitzea lortu dugu», azaldu du kirol zuzendariak. Sendoa Agirre (Athletic Club) izango da Euskal Selekzioko delegatua izango da.
«Badakigu talde medikoak goi-mailako talde batean duen garrantziaz», gehitu du De Gregoriok eta hori horrela, Xabi Valencia (SD Eibar) eta Javi Barrera (Real Sociedad) izango dira Euskal Selekzioko medikuak. Fisioterapeuta lanetan, bestalde, Asier Urkia (Osasuna) eta Isusko Ortuzar (Athletic) arituko dira.
Behin talde tekniko berra osatuta, De Gregoriok eskerrak eman dizkie aurreko deialdietan aritu ziren arduradunei. «Lan bikaina egin zuten. Federaziotik esker oneko hitzak besterik ez ditugu», esan du kirol zuzendariak.
Kalejira aldarrikatzailea, partidaren aurretik
Martxoaren 23an, 20.00etan, lehiatuko dira Euskal Selekzioa eta Uruguai, San Mamesen. Selekzioaren partidak futbolaz harago doaz, herri bat garela eta euskal selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatzeko abagune paregabea izan ohi da.
Hala, Indautxu plazatik hasita, 18.00etan, ‘Ofizialtasuna herri libre batean’ lemarekin, kalejira deitu dute ‘Gu ere bai’, ‘Gure esku dago’ eta ‘Herri libre bat’ plataformek.
Datozen egunetan ekitaldi gehiagoren berri emango dute, lagunarteko partida hau aldarrikapenerako oinarri izango baita.
#ofizialtasuna
— gu ere bai! (@guerebai) March 15, 2024
Herri libre batean
Euskal selekzioa
Euskal Herritik mundura!
✳️🔴⚽️💚🌈🌎
📆 martxoak 23 (larunbata)
🕒 18:00etan
🔘 Indautxu plazatik 🏟️ San Mamesera
Kantu #KALEJIRA
📢 @guerebai | @gureesku pic.twitter.com/sOPqHhosMJ