Iruñeko Alde Zaharrean eta EH Bilduren egoitzan agertutako pintada faxistak salatu dituzte
Ostegun goiz honetan Iruñeko Alde Zaharrean eta EH Bilduko egotzan pintada faxistak agertu dira. Alde Zaharrean ‘Arriba España’ eta ‘Viva Cristo Rey’ margoketak agertu dira eta EH Bilduren egoitzan Joseba Asiron alkatearen aurkako irainak, bestak beste.
EH Bilduk X sare sozialaren bidez salatu duenez, Iruñeko Alde Zaharrean nahiz koalizioaren egoitzan pintada faxistak agertu dira ostegun goiz honetan. Esbastika bat, Daviden izarra, Erorien Monumentua eraistearen aurka ‘Caídos no se toca’ eta, Joseba Asiron alkatearen aurka, ‘Asiron narizón’ dira egoitzaren hormetan marraztu dituzten pintadak.
«Gure egoitzan agertutako pintadak irmoki salatzen ditugu. Faxistei ez diegu utziko gure bizitzak eta erabakiak baldintzatzen. Konpromiso osoa dugu bizikidetza eta memoria demokratikoarekin», adierazi dute Iruñeko EH Bildutik.
Aldi berean, hiriaren Alde Zaharreko kale bateko zenbait paretatan Elkarte Tradizionalista Karlistak erabili ohi zuen ‘Viva Cristo Rey’ leloa, ‘Los caídos no se toca» eta ‘Arriba España’ idatzi dute, Falangearen uztarri eta gezien sinboloarekin eta mira batekin batera.
Alde Zaharreko Sortuk ere X sare sozialaren bitartez salaketa egin du: «Auzotik ez zarete pasako! Faxistak kanpora».
Irmoki salatzen ditugu gure egoitzan azaldutako margoketak.
— EHBildu Iruñea (@ehbilduirunea) April 25, 2024
Faxistei ez diegu utziko gure bizitzak eta erabakiak baldintzatzen. Konpromiso osoa dugu bizikidetza eta memoria demokratikoarekin. pic.twitter.com/nOB6PpczHw
Horrela esnatu da Alde Zaharra...
— Sortu Alde Zaharra #INDarra (@SortuAZ) April 25, 2024
Auzotik ez zarete pasako!
Faxistak kanpora! pic.twitter.com/Zbc35jeKwy
Ikusiko azkenean Udalak nori egingo dion jaramon. pic.twitter.com/0eLKm6xEM0
— Hedoi Etxarte (@hedoi_etxarte) April 25, 2024