INFO

‘La estrella azul’: bizitzeko modu bat

LA ESTRELLA AZUL
Estatu espainiarra. 2023. 129´
. Zuzendaria eta gidoilaria: Javier Macipe. Ekoizleak: Natali Cordoba, Simon de Santiago, Amelia Hernandez Causape, Hernan Musaluppi. Aktoreak: Pepe Lorente, Aberto Castrillo-Ferrer, Manuel Chacón, Josh Climent, Bruna Cusí. Plataforma: Filmin.

Cuti Carabajal eta Pepe Lorente Argentinan (Film Factory Entertainment)

Duela hamar urte abiatu zen proiektu honen idazketa prozesua eta, denbora horretan, mota guztietako zailtasun eta oztopoei aurre egin behar izan diete.  

Istorioak heroinarekiko mendekotasuna duen musikari baten urratsei jarraitzen dio: Mauricio Azna. Abeslariak Argentinara bidaiatuko du adikzioaren mamua atzean utzi eta musikarekiko duen bokazioarekin berriro elkartzeko.

Aktore protagonista Pepe Lorente da eta Bruna Cusi, Catalina Sopelana eta Marc Rodriguez aktoreek osatzen dute zerrenda. Argentinarren aldetik aldiz datu bitxi bat: euren burua antzezten duten aktore ez-profesionakak dira.

«Pepe Lorente, zutabe handietako bat izan da», azaldu du zuzendariak: «2019tik beti pertsonaiarekiko leial mantendu behar izan zuen, beste lan batzuei uko eginez, sekulako konpromiso erakutsi du».

Pelikularen une batzuetan, esaterako, 2020an filmatutako plano bat eta 2023an filmatutako beste bat elkarren ondoan jarrri behar izan dira, eta jarraikortasuna ez da inongo momentutan galdu. Gainera, Pepek, zuzenean abesten eta jotzen du gitarra. Benetako pertsonaia batean oinarritzen den filma osatu du Macipek –Mauricio Aznar abeslaria, Mas Birras rock-taldeko liderra–, baina oso narrazio askea eta organikoa du oinarri, gehiago du Road Movie-tik adibidez.

Benetako istorioa lehen pertsonan ezagutzeko, Macipek egin zuen lehen gauzetako bat Mauricioren bidaia errepikatzea izan zen. «Isiltasuneranzko bidaia bat da, Yupanquiren testu batek gidatua, non benetako artistak paisaia, isiltasuna eta bakardadea behar dituela aipatzen den. Nik ere bidaia hori egiteko beharra sentitu nuen; ez bakarrik Maurizioren istorioa ezagutzeko, baita sortzaile gisa garatzeko ere, zarata handiegia dagoen ingurune batean bizi baikara», azaldu du zuzendariak. 

Hara iritsi zenean Mauriciok topatu zuen berbera aurkitu zuen: «Zzirrara handia eragin zidan. Bizitzeko modu bat topatu nuen. Leku bat non norbaitek gitarra bat ateratzen badu dena gelditzen den».