INFO

Ametsak birrintzen direnean

BEIST
Norvegia. 2023. 8 atal. Zuzen.:
Ole Sebastian Kåss. Gidoia: Ernst De Geer, Mads Stegger. Akt.: Max Campbell, Martin Tønder, Brage Sæter, Isaac E. Jacobsen, Mariama Norah Ellingsen Diagne. Musika: Bendik Hovik Kjeldsberg. Argazkia: Anton Österlund. Plataforma: Filmin.

‘Beist’ telesaileko protagonista gazteak. (Norsk Rikskringkasting)

‘Heimebane’ telesaila Norvegiako telebista publikoaren nazioarteko arrakastarik nabarmenetako bat izan zen. Futbolaren gaia zuen oinarri, baina bazuen berezitasun bat: gizonezkoen futbol ligan entrenatzen hasten zen emakumezko bat zela protagonista.Telesaila aparta da, biziki gomendatzen dizuet.

Bada, sei urte beranduago, NRK telebista publikoak ‘Beist’ (‘Bestia’, gaztelerazko bertsioan) telesaila estreinatu du. Futbol munduan girotua dago hau ere, baina ikuspegia zeharo desberdina da; oraingo honetan, jokalari gisa karrera profesionala hasi nahi duten gazte batzuk kokatu dituzte narrazioaren erdigunean. Michael Stilson futbolari profesional ohiak idatzitako eleberri-trilogiaren egokitzapena da.

Futbolean ibilbide profesionala izatearekin amesten duten 16 urteko bi lagunen istorioa azaltzen du; eliteko futbolari izan nahi duten jokalari gazte batzuen ametsak, lorpenak eta porrotak islatzen dituena. ‘Hjerteslag’ telesailaz geroztik, Ole Sebastian Kåss sortzaile norvegiarrarak zuzentzen duen bigarren telesaila da.

Norvegiako estatistikek diotenez, futbol-jokalari izan nahi duten gazteen %0,22-k soilik  lortzen dute profesional izatea; helburu horrekin amesten dutenek jasaten duten presio-mailari buruzko ikuspegia eskaintzen du telesailak.