INFO

Deseroso sentitzeko gogoz?

HYPNOSEN
Suedia, 2023. 98’.
Jat. Izenburua: ‘Hypnosen’. Zuzen.: Ernst De Geer. Gidoia: Ernst De Geer, Mads Stegger. Akt.: Asta Kamma August, Herbert Nordrum, Andrea Edwards. Argaz.: Jonathan Bjerstedt. Musika: Peder Kjellsby.

Filmeko bikote protagonista. (TriArt Film)

Ernst De Geer hasiberriak ikuslea deseroso sentitzea nahi du. Estilo nordikoa duen ‘Hypnosen’ (‘Hipnosis’) komedia erromantikoa konformismoari eta bikote harremanei buruzko satira zorrotza osatzeko helburuz estreinatu du.

Andre eta Vera lehiaketa entzutetsu batera joan dira emakumearen osasuna zaintzen duen aplikazio bat aurkeztera. Baina topaketara joan aurretik, Verak hipnosia praktikatu du erretzeari uzten saiatzeko. Une horretatik aurrera Andréren jarrera aldatu egin da eta ustekabeko jokabidea erakutsiko du. Iazko Txekiako Karlovy Varyko Nazioarteko Zinemaldian hiru sari eskuratu zituen: aktorerik onena (Herbert Nordrum), FIPRESCI saria eta Europa Cinemas Label saria.

Ernst De Geer-ek zera aipatzen du elkarrizketa batean: «Hipnosiaren ideia Donald Ahatearen marrazki bizidunak ikusten ari nintzen egun batean piztu zitzaidan, Pluto txakurra hipnotizatzen duen sekuentzia batekin». Filmaren gai nagusiari buruz galdetuta honakoa gehitu du zuen, «nola erreakzionatuko zenuke, zure hurbileko pertsona batek,  bat-batean, inolako iragazki-sozialik gabeko jarrera izango balu? Hori da ikusleen artean sortu nahi dudan galdera».