Elkarretaratze isilaren bidez salatu dute Gasteizen azken sexu erasoa
Pasa den astean sexu eraso bat jasan zuela salatu zuen Gasteizen emakumeak bere bikotekideak eraso egin zuela esan zuen. Astearte honetan, Udaletxe plaza parean egin dute elkarretaratze isila, eta Etxebarria alkateak, beste sexu eraso bat dela eta «nazkatuta eta triste» dagoela adierazi du.
Bost minutuko elkarretaratzeko isilaren ondoren, Gasteizko alkate Maider Etxebarriak «nazkatuta eta triste» dagoela adierazi du, pasaden astean emakume batek sexu eraso bat jasan zuela salatu ostean. «Erabateko gaitzespena» adierazi du Udalaren izenean.
«Azken aldi honetan behin baino gehiagotan bildu gara arrazoi beragatik, eta alkate naizen aldetik, gure gogaitasuna eta tristura erakutsi nahi ditut. Udal gisa ez dugu atzera egingo gure erantzun publikoetan», adierazi du Etxebarriak.
Eraso orori erantzungo diotela egin dute aldarri elkartutakoek: «Gasteizen ez dugu onartzen indarkeria matxistako inolako jokabiderik. Erasotzaileek jakin dezatela aurrean izango gaituztela, emakumeak askeak garelako eta errespetatuak izan behar garelako».
Ikerketa zabalik
Alkateak «zorrotz eta errespetu handiz» jokatu nahi izan du Ertzaintzak aurrera daraman ikerketarekin, eta, horregatik, nahiago izan dio «diskrezioari eutsi» eraso matxista kasu berri honen inguruan.
Ertzaintzak eginbideak ireki ditu gizon baten aurka, salaketa honen ondorioz. Abuztuaren 30ean gertatu zen erasoa, eta hilaren 31ean salatu zuen emakumeak. Ikerketak zabalik jarraitzen du.