Erronka demografikoari lotutako irtenbideak landu dituzte Kooperatiben Kontseiluak eta EHUk
Kooperatiben lana eta Euskal Herriko erronka demografikoa lotzen ahalegindu ziren pasa den ostiralean EHU eta Kooperatiben Kontseilua, Donostian egindako ikastaro batean. Irtenbide ezberdinak eta migrazioari eman beharreko garrantzia izan zituzten hizpide.
‘Kooperatibaren erantzunak egungo gizartearen erronken aurrean’ izenburupean ikastaro bat zuten pasaden ostiralean Kooperatiben Kontseiluak eta EHUk. «Munduan gertatzen ari diren eraldaketen aurrean, euskal enpres kooperatiboak duten posizio positiboa» aztertu dutela azaldu zuen Euskadiko kooperatiben Goren Kontseiluak.
Jarduera ekonomikoen etorkizuna eta erronka demografikoa aztertzea eta esperientzia ezberdinak elkarbanatuz hainbat bidetan sakontzea izan zen ikastaroaren helburua. Horretarako, hitzaldi eta tailer ezberdinak egin zituzten egun osoan zehar.
Prospektiba eta Estrategiaren Europako Institutuko zuzendari Ibon Zugastik joera ekonomiko globalen egungo egoera aztertu zuen, eta oinarri industrialeko euskal enpresa kooperatiboan zehaztapenak bilatzeko «errentaren birbanaketaren eta elkarlanezko enpresa proiektuen garapena» jarri ditu adibide gisa, munduko beste zeinbat herrialdetan norabide hori hartu dutela adieraziz.
Begirune Fundazioko presente Xabier Aierdik Euskal Herriak duen erronka demografikoa izan zuen hizpide, eta azaldu zuen Europako eskualde zahartuenetako bat dela. Gertatzen ari diren migrazio prozesuen rola ere aztertu zuen: «Inmigrazioa gure gizartearen arazo estrukturalen irtenbidea izan daiteke».
Ikastaroaren bigarren zatian hainbat esperientzia kooperatibo aurkeztu ziren, zehazki erronka demografikoarekin lotutakoak. Besteak beste, SSI taldea, Bihar Homecare edota Ikerlan. Eguna amaitzeko Arrasateko zentro korporatiboko gestio sozialeko zuzendari Zigor Ezpeletak eman zuen hitzaldia. «Fokua gizarte ekonomiak erronkei aurre egiteko duen moduan eta etorkizunean datorkigun eraldaketari arrakastaz ekiteko estrategian jarri behar da», esanez amaitu zuen.