INFO

Este navegador no soporta el elemento video.

Xabier Leteren ‘Xalbadorren heriotzean’, Kongresu espainolean, Rozalenen eskutik

Xabier Leteren ‘Xalbadorren heriotzean’ kantatu du Rozalen abeslari gaztelarrak gaur Diputatuen Kongresuan, Europako Hizkuntzen Eguna zela eta. Ez da lehen aldia Rozalenek euskaraz kantak abesten dituena.


Europako Hizkuntzen Eguna ospatzen da gaur. Hori dela eta, Kongresu espainolean ekitaldi berezia egin dute. Bertan, Rozalen kantari gaztelarrak ‘Xalbadorren heriotzean’ abestia kantatu du, keinu-hizkuntzara itzultzaile batekin.

EH Bilduko diputatu Mertxe Aizpuruak Rozalenen kanta «berezitzat eta hungikarritzat» jo du sare sozialetan.

Ez da Rozalenek Xabier Leteren kanta hau abesten duen lehen aldia. Eta ez da ere euskaraz aritzen den lehen aldia ere. Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin bertsio bat grabatu zuen iazko ekainean.

‘Matriz’ diskoa kaleratzeko garaian, gaztelerazko abestiekin batera euskaraz, galegoz eta katalunieraz kantak ere karrikaratu zituen.

«Negua joan da ta»

Zea Mays taldearen ‘Negua joan da ta’ kantaren bertsio bat egitera ausartu zen Rozalan. Horretarako Aiora Renteria abeslariaren laguntza izan zuelarik.

Rozalenek Euskal Herriarekin duen lotura ez da hor amaitzen. ‘El hijo de la abuela’ lanean deportatu baten bizipenen berri ematen zuen.