INFO

2024ko animaziozko filmik nabarmenetakoa

‘ROBOT SALVAJE’
AEB, 2024. 101'. Zuzend. eta gidoia:
Chris Sanders. Musika: Kris Browers. Argazk.: Chris Stover. Jat.Ahotsak: Lupita Nyong'o , Pedro Pascal, Kit Connor, Catherine O'Hara.

The Wild Robot filmeko une bat. (Universal Pictures)

Etxeko txikiekin zein familian gozatzeko moduko zerbait nahi baduzue ‘The Wild Robot’ ('Robot Salvaje') da aukeratu behar duzuena. Roz-en istorioa azaltzen du, irla basati batean bakarrik dagoen robota. Bere zeharkaldiaren bidez, etsaitasunezko ingurune batean bizirauten ikasteaz gain, bertan bizi diren izakiak ulertzen eta zaintzen ikasiko du. Adiskidetasuna, biziraupena eta nork bere burua onartzea bezalako gaiak modu organiko eta oso indartsuan garatzen dira.

Peter Brown-en jatorrizko eleberria 2016an argitaratu zen, eta ‘The New York Times-en’ bestsell-erren zerrendan lehenengo postua lortu zuen. Brownek hainbat sari jaso ditu, tartean Caldecott Honor eta Horn Book sari ezagunak.

Aldi berean basatia eta atsegina den paisaia bisuala sortu dute filme honetan. Ekoizpenean teknologia asko erabiltzen den arren, filmak estilo piktoriko eta inpresionista duen mugimenduzko koadro baten itxura du.

Diseinu digitala nagusi den garaiotan, artisautzaren aldeko apustua oso nabaria da. Animazio digitalaren konbinazio berritzailea eta akuarela gogorarazten duen estiloa erabiltzen ditu, animazio tradizionaletik nahiko gertu dagoema-