INFO

Energia eskaria beherantz doa, eta berriztagarriak gorantz

Energiaren Euskal Erakundeak argitaratutako azken txostenaren arabera, energia eskariak behera egin du 2023an, eraginkortasun energetikoaren aldeko politiken eraginez eta gas naturalaren kontsumo murrizketari lotuta. Halaber, energia berriztagarriek gora egin dute.

Etxebizitzetako gas eskaria %14,1 jaitsi zen iaz. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)

Egoera energetikoak ez du aldaketa handirik izan 2023an, aurreko urtearekin alderatuta. Baina Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) horri buruz argitaratutako txostenak zenbait gako nabarmentzen ditu: energia eskaria tamainan jaitsi da, intentsitate energetikoak hobetzen jarraitzen du –26 puntu azken hamarkadan– eta berriztagarrien potentzia handitu egin da. Halaber, gas naturalaren eskaria ere txikiagotu egin da, EAEn dauden ziklo konbinatuek Estatuko sistema elektrikoan parte hartze baxua dutelako.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako azken energia kontsumoari erreparatuta, %7,2 jaitsi zen iaz, energia iturri guztiek behera egin baitzuten, bereziki gas naturalak, %13,6, eta energia berriztagarriek, %12,5. Joera horri eutsi zion, batetik, eskaera txikiagotu zelako, eta bestetik, energia intentsitatea 8 puntu hobetu zelako, alegia, energia gutxiago behar zelako Barne Produktu Gordinaren unitate bat sortzeko. Txostenaren arabera, energia eraginkortasunera bideratutako politikek, batez ere industrian, izan duten emaitza positiboen erakusgarri da, lehiakortasunari lagunduz.

Oro har, EAEko energia eskaria ere urritu egin zen, 2022ko datuekin alderatuta, zehazki, %10,4. Gas naturala izan zen gehien jaitsi zena, %29, eta elektrizitate inportazioak, berriz, %74 hazi ziren. Petrolioaren eratorriek mix energetikoan duten zatiak ere handitzen jarraitu zuen eta barne kontsumo gordinaren ia erdia zen, %47,9; hauen %70,3 garraiora bideratu zen. Gas naturalak %29,7 hartzen du, horren %51,8 energiaren sektoreak baliatu zuen; inportatutako energia elektrikoak %13ko kuota zuen, eta berriztagarriek, %8,7koa. Energia elektrikoaren %50,8 industriak erabili zuen.

Sektoreka, garraioaren ia hornitzaile bakarra petroliotik eratorritakoek izan ziren, %92,6; bai industrian bai eraikinen sektorean, ordea, energia erabilienak elektrizitatea –%41,8 eta %56, hurrenez hurren– eta gas naturala –%38,6 eta %29,5, hurrenez hurren– izan ziren. Beharretan beherakada handienak etxebizitzetan, %14,1, eta industrian, %11,6 izan ziren; garraioak ere gutxiagotu zuen bere eskaera, nahiz eta modu askoz apalagoan, %2,1.

Elektrizitate inportazioak
Ekoizpen txikiago horren ondorioz, elektrizitatearen inportazioak %74 hazi ziren, eta kontsumoa ez zen hain nabarmena izan, %2,3 baino ez. Energia elektrikoa Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako azken kontsumoaren %25 izan zen, eta industria sektorea izan zen kontsumitzaile nagusia, %56,8rekin. Lurraldeko elektrizitate sorkuntzari dagokionez, %43,4 jaitsi zen eta eskariaren %38,8 bete zuen.

Datu negatibo gisa, elektrizitatearen inportazioak %74 hazi ziren, eta bertako elektrizitate berriztagarrien sorkuntza, berriz, %37,3, eguzki fotovoltaikoaren bidez. Aldiz, eolikoak, hidroelektrikoak eta biomasak %14,4, %17,1 eta %14,1 behera egin zuten, hurrenez hurren.

Txostenaren arabera, nahiz eta energia berriztagarrien aprobetxamendua gutxitu egin zen 2023an, sorrera hidrauliko eta eoliko txikiagoaren ondorioz, baita biomasaren ondorioz ere, berriztagarriek instalatutako potentzia 46MW handitu zuten, instalazio fotovoltaiko berrietatik zetozenak. Beraz, lurraldean martxan jarritako instalazioen kopuruak gora egiteko joerari eutsi dio. Bestalde, geotermiak instalatutako potentzia 2MW-tan handitu zuen, eta elektrizitatea sortzeko biomasa 12MW-tan murriztu zen.

Berriztagarriek mix energetikoan duten partaidetza %8,7koa da, eta azken kontsumoan duten partaidetza, %20,4koa. Energia berriztagarrien aprobetxamendua, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, %11,4 jaitsi zen aurreko urtearen aldean, energia elektriko edo termiko moduan. Bioerregaiak %33,9 hazi ziren, eta eguzki energia fotovoltaikoa, eguzki energia termikoa eta geotermia, berriz, %14,5. Aitzitik, biomasaren, hidroelektrikoaren eta eolikoaren aprobetxamendua murriztu egin zen, %24,9, %17,1 eta %14,4, hurrenez hurren.

Gas natural, la fuente que experimenta el mayor descenso en la demanda

El informe sobre la situación energética de 2023 en la Comunidad Autónoma Vasca elaborado por el EVE constata una reducción del 10,4% en la demanda global de energía, siendo el gas natural la fuente energética que mayor descenso experimentó (-29%), debido principalmente a la baja generación de electricidad de los ciclos combinados, así como por la bajada del consumo en el sector industrial vasco.

El Puerto de Bilbo, en cualquier caso, sigue siendo el punto de entrada principal de gas natural a la CAV, con la regasificadora Bahía Bizkaia Gas (BBG) operando a pleno rendimiento, aunque en el primer semestre de 2024 se aprecia un ligero descenso en el volumen de gas recibido.

Así, el año 2023 fue especialmente positivo para BBG, con volúmenes de gas que superaron el millón y medio de toneladas, lo que permitió recuperar los niveles de rentabilidad tras un periodo de alta volatilidad de precios. La ampliación de la planta hace una década, con la construcción de un tercer tanque, permitió a BBG mantener ese incremento de actividad.

En los primeros seis meses de 2024, sin embargo, la situación ha cambiado, ya que el volumen de gas recibido ha caído por debajo del medio millón de toneladas, lo que apunta a un año menos favorable para la regasificadora.

En cuanto a la procedencia de este gas, EEUU fue en 2023 el principal proveedor, al tiempo que Rusia recuperó la segunda posición y superó a Nigeria, lo que deja en evidencia una recuperación del suministro pese a la guerra en Ucrania.

Otros países como Perú, Argelia y Trinidad y Tobago también han contribuido al suministro de gas natural, aunque en menor medida, especialmente en el primer semestre de 2024, en el que su participación ha sido menos significativa, lo que ha contribuido a que EEUU y Rusia se consoliden como principales proveedores.