Sukalde barruko erlazioak
LA COCINA
Mexiko, 2024. 139’. Zuzen. eta gidoia: Alonso Ruizpalacios. Akt.: Rooney Mara, Raul Briones, Anna Diaz, Motell Gyn Foster. Musika: Tomas Barreiro. Argaz.: Juan Pablo Ramirez.
Manhattanen (New Yorken) kokatua dagoen turistentzako jatetxe batean, The Grill izenekoa, mota guztietako pertsonek eta kulturek bat egiten dute. Bertan mexikar sukaldari emigrantea den Pedrok egiten du lan; Juliarekin maiteminduko da, abortu baterako dirua behar duen zerbitzari estatubatuar bat. Juliak ere gauza bera sentitzen du Pedrorengatik, baina, paperik gabeko etorkina denez, Juliak zalantzak ditu Pedrorekin izan dezakeen harremanaz.
Bisualki, zuri-beltzaren eta 4:3 formatuaren erabileragatik nabarmentzen da.
Alonso Ruizpalacios mexikarra da ‘La Cocina’ filmaren zuzendaria, eta Arnold Weskerren ‘The Kitchen’ antzezlanaren zinemarako moldaketaren gidoia ere berak osatu du. Protagonista nagusien rolak Rooney Mara eta Raul Briones aktoreek jokatzen dute.
Berlinalen estreinatu zen, Urrezko Hartza lortzeko lehian eta ostiral honetan iritsiko da zinemetara.
Alonso Ruizpalacios
Zinemagile mexikar honen lehen film luzeak, ‘Güeros’ (2014), arrakasta itzela izan zuen nazioartean; Berlinalen esaterako Zilarrezko Hartza irabazi zuen. 2021ean, ‘Una película de policías’ dokumentala aurkeztu zuen, generoaren konbentzioei aurre egiten dien lana da, eta Mexikoko poliziaren erretratu introspektiboa; fikzioaren eta errealitatearen arteko jokoa proposatzen du.