INFO

Hiru hildako, desagertu bat, 831 sexu eraso, 6.953 salaketa

Indarkeria matxista albiste lazgarria izan da aurten ere Euskal Herrian. Hiru emakume hil dituzte gizonezkoek, laugarren bat desagertuta dago eta zenbait hilketa saiakera ere izan da. Guztira, 6.953 salaketa jarri dira irailera arte (%7,8 gehiago) eta sexu erasoak dira gehien ugaritu direnak (%16).

Irailaren 12an Santutxun izandako hilketa salatzeko elkarretaratzea. (Mikel MARTINEZ DE TRESPUENTES | FOKU)

Indarkeria matxista modu ezberdinetan gauzatzen den izurritea bada ere, heriotzak dira errealitate horren adierazgarri lazgarrienak, eta aurten ere, zoritxarrez, horretaz hitz egin beharra dago, indarkeria matxistak hiru emakume hil baititu Euskal Herrian eta laugarren bat desagertuta baitago.

Lehen hilketa maiatzaren 3an gertatu zen, Donibane Lohizunen. 34 urteko emakume bat herri horretako hotel batean hilik agertu zen eta jarraian Poliziak haren bikotekidea atxilotu zuen. Gertakaria are lazgarriagoa bihurtu zen heriotza ekidin zitekeela jakitean; izan ere, aste batzuk lehenago, emakume hori bera larri zaurituta gertatu zen Ziburuko beste hotel bateko bosgarren pisutik erori ondoren. Orduan ere, Poliziak bikotekidea atxilotu zuen, baina bi egunera aske utzi zuen.

Bigarren gertakaria Urruñan gertatu zen, ekainaren 21ean. Egun horretan, Laure Zachello, 43 urteko urruñarra eta hiru seme-alabaren ama, desagertu egin zen eta poliziak haren bikotekidea atxilotu zuen, desgerpen eta heriotzaren egile izan zitekeen froga sendoak zeudelako. Bikotea martxoan banandu zen eta gizonak ez zuen onartu. Desagertu zen egunean, gizonak lapurreta bat irudikatu zuen, bera ere zauriekin agertuz. Hala ere, poliziak ez zion sinetsi eta atxilotu egin zuen, emakumea bizirik aurkitzeko itxaropenik ez zegoela adieraziz. Gorpua oraindik ez da agertu.

Beste hilketa irailaren 12an gertatu zen Bilboko Santutxu auzoan. Egun horretan, Yaneli Gonzales 31 urteko emakumea labankadaz hilda agertu zen bere etxean. Bizilagunek oihuak entzun zituzten goizaldean eta polizia etxean sartu zenean, emakumea zauri larriekin aurkitu zuen. Haren bikotekidea ere bertan zegoen eta atxilotuta eraman zuten.

Azken hilketa Iruñeko Arrotxapea auzoan gertatu zen urriaren 9an. Kaile Villar, 20 urteko iruindar gaztea, hilik gertatu zen bera bizi zen etxabeko beste bizilagun baten labankaden ondorioz. Ospitalera eraman bazuten ere, bertan hil zen. Erasotzailea, 27 urtekoa, atxilotuta eraman zuen poliziak.

Etxabearen jabea hildako gaztearen aita zen eta, berak azaldu zuenez, erasotzaileak mehatxatuta zituen bai bera, bai alaba, baita trastelekuetan bizi ziren beste bizilagunak ere, eta horregatik urruntze agindua eskatua zuten.

HILKETA SAIAKERAK

Lau hilketa horietaz gain, zenbait saiakera ere izan da aurten Euskal Herrian, zauritu larriak eragin dituztenak. Larrienetako bat uztailaren 14an gertatu zen Ugaon, diskoteka bateko aparkalekuan. Bideokamera batek hartutako irudiek erakusten duten bezala, gizonezko batek bost labankada eman zizkion auto batean zegoen emakume bati, eta larriki zauritu zuen.

Abuztuaren 18an, Donostiako Txomin auzoan, gizonezko batek bere emazteari eraso zion sukaldeko labana batekin, bere bi alaba txikien aurrean. Emakumeak alaba txikienarekin ihes egitea lortu zuen eta Martuteneko kartzelako ertzainei laguntza eskatu zien. Gizonezkoa, ertzaina hura ere, alaba zaharrenarekin etxean giltzapetu eta hari erasoko ziola mehatxu egin zuen. Azkenean, polizia etxean sartu eta atxilotuta eraman zuen, baina ordu batzuetara aske geratu zen.

Hirugarren eraso larria irailaren 6an gertatu zen, Gasteizen. 76 urteko emakume bat larriki zaurituta eraman zuten Txagorritxuko ospitalera 84 urteko senarrak hiru labankada eman ostean. Poliziak atxilotuta eraman zuen erasotzailea eta kartzelatu egin zuten.

Azken eraso larria joan den astean bertan gertatu zen, Pasaian. 35 gizonezko bat, berriz ere labana hartuta, 29 urteko bikotekidea hiltzen saiatu zen etxebizitza batean. Ertzainak gerturatu zirenean, erasotzaileak lepotik helduta zuen emakumea, baina atxilotzea lortu zuten. Emakumea ospitalera eraman behar izan zuten eskuetan zituen zauri larriak sendatzeko.

25 SALAKETA EGUNERO

Hildako eta larri zauritutako emakumeen kasuak lazgarrienak badira ere, arazo sakon eta luze baten muturra besterik ez dira. Izan ere, urtarriletik irailera bitartean jasotako datu ofizialen arabera, indarkeria matxistagatik 6.953 salaketa jarri dira Hego Euskal Herrian, iaz baino %7,8 gehiago.

Egunero, beraz, 25 salaketa jarri dira. Emakundek 5.268 eraso zenbatu ditu -844 Araban, 2.691 Bizkaian eta 1.733 Gipuzkoan- eta Nafarroako Gobernuak, 1.685.

Erasoen sailkapenari dagokionez, EAEn gehien hazi direnak sexu erasoak izan dira, iaz 474 izatetik aurten 550 izatera pasatu baitira; hau da, %16 gehiago. Bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindako indarkeria kasuak, bestalde, %6,9 hazi dira, 3.815 izatera iritsiz. Familiako beste kideek eragindako indarkeria kasuak %8 igo dira, 903 izatera iritsiz.

Nafarroan izandako eraso guztietatik, sexu erasoak %16,7 izan dira eta (281), horien barruan, lautik hiru 30 urte baino gutxiagoko emakumeek jasandakoak izan dira.

Hego Euskal Herrian izandako sexu eraso horien artean, taldean egindako batzuk izan dira aurten ere. Horrela, otsailaren 16an, sei gizonezkok segada egin zioten 30 urteko emakume atzerritar bati Donostian. Hiriko helbide bat bilatzen ari zela, bi gaztek laguntza eskaini eta taxi batean sartu zuten, baina azkenean Loiola auzora eraman zuten eta han zain zeuden beste lau gazterekin batera bortxatu zuten. Poliziak sei gazteak atxilotzea lortu bazuen ere, guztiak aske geratu ziren.

Antzeko egoera gertatu zen egun batzuk geroago Gasteizko Aldabe zentroko parkingean. 18 urteko hiru gizonezkok diskoteka batetik atera zen emakume bati laguntza eskaini zioten, baina parkingera iristean erasotzen hasi ziren. Inguruan zebiltzan bi ertzainek, egoeraz jabetu, eta hiru gazteak atxilotzea lortu zuten. Kasu honetan ere, guztiak aske geratu ziren.

Kanbon ere taldeko eraso bat gertatu zen ekainaren 2an. Emakume batek hitzordua egin zuen sare sozial baten bitartez eta hiru gizonezkok irten ezinik izan zuten etxe batean. Bortxatu eta mehatxatu egin zuten, ihes egitea lortu zuen arte.

Talde bortxaketak larrienak izan arren, aurten sexu eraso gehiago izan dira, bereziki hiriburuetan: Iruñean, Gasteizen, Donostiako hainbat auzotan eta Bilbon, baita Irunen eta Sopelan ere.

Se duplican las agresiones en fiestas

Tras la mejora de los datos registrados en verano de 2023, este año el balance de agresiones sexuales en las fiestas de Gasteiz, Donostia y Bilbo vuelve a ser muy negativo, ya que duplica al del pasado año. En la capital navarra también aumentaron las agresiones y en una quincena de municipios vascos se volvieron a reproducir hechos de esta índole durante sus fiestas.

Según el balance realizado por Emakunde, los delitos contra la libertad sexual contabilizados por las policías locales y la Ertzaintza en las fiestas de las tres capitales de la CAV ascendió a 19, de los que seis fueron violaciones. De esa forma, se ha producido un incremento de denuncias respecto a 2023, cuando se registraron ocho denuncias.

En las fiestas de La Blanca de Gasteiz se registraron oficialmente diez denuncias por delitos de agresión sexual, tres de ellas por violación; en la Semana Grande de Donostia hubo tres denuncias por agresión sexual, una de ellas por violación; y en la Aste Nagusia de Bilbo fueron seis las agresiones sexuales denunciadas, dos de ellas por violación.

En lo que respecta a Nafarroa, Iruñea registró un total de 24 agresiones (frente a las 18 del pasado año), seis de ellas además «de alta intensidad», según informó el Ayuntamiento, que recalcó que todos los presuntos agresores fueron detenidos.

La directora de Emakunde, Miren Elgarresta, destacó que «año tras año, el rechazo público a las agresiones machistas va creciendo» y recordó en este sentido que «no ha habido discurso de inicio de fiestas que no haya incluido un llamamiento al respeto y a la libertad de las mujeres, ni programa de fiestas que no haya incluido mensajes de prevención». Además, indicó que en estas celebraciones se han dispuesto puntos lilas, así como centros de atención 24 horas.

De esa forma, agradeció la implicación de los ayuntamientos, las comisiones de fiestas, la hostelería, las asociaciones y el movimiento feminista, además del de la ciudadanía en general, por colaborar en la creación de espacios festivos «en los que las actitudes machistas reciben cada vez más rechazo».

No obstante, hizo un llamamiento a «no bajar la guardia ante el ascenso de denuncias en fiestas». De hecho, además de las agresiones en las capitales, una quincena de municipios han registrado este tipo de hechos en sus fiestas, comenzando por los carnavales de Tolosa y de Azpeitia. Aunque fue con la llegada del verano cuando se recrudecieron las agresiones, con incidentes en Etxebarri y en las localidades costeras de Santurtzi, Getxo, Algorta y Lekeitio.

En Nafarroa, también se produjeron agresiones sexuales en las fiestas de Txantrea (donde agresor y víctima eran menores de edad), Berriozar, Lesaka, Bera, Burlata, Elizondo, Narbarte, Zizur Nagusia y Huarte.