Kraho komunitatearen borroka luzea
CROWRA (LA FLOR DE BURITÍ)
Brasil, 2023. 123’ Zuzen.: João Salaviza, Renee Nader Messora. Gidoia: Henrique Ihjac Kraho, Renee Nader Messora, João Salaviza, Ilda Patpro Kraho, Francisco Hyjno Kraho. Akt.: Francisco Hyjno Kraho, Ilda Patpro Kraho. Argaz.: Renee Nader Messora.
Brasilgo oihanean girotuta dagoen proiektua da, eta Kraho komunitate indigenako Patpro neskatoari jarraitzen dio; bere herriaren historiako hiru aldi garrantzitsu erakutsiko ditu. Komunitate horrek etengabeko jazarpenaren aurrean duen askatasunaren aldeko borroka aztertzen du istorioak; erresistentzia modu berriak asmatzen dituzte etengabe. Kraho komunitatearen borroka luzea erakusten duen dokumentu etnografiko da.
Craos edo krahos-ak, Brasilgo do Maranhão, Piaui eta Tocantins estatuen arteko mugan bizi den etnia indigena bat da.
Hamabost hilabetez indigenen lurraldean filmatuta, errealitatea eta fikzioa uztartzen dituen proposamena da.
Elkarrizketak talde indigenaren jatorrizko hizkuntzan daude; batzuetan, komunitatetik kanpoko pertsonekin, taldeko kide batzuek brasildarrez hitz egiten dute. Proiektuaren gauzarik interesgarriena kanpoko mehatxuetatik aske mantentzeko eguneroko borroka islatzeko modua da.
Renee Nader Messora eta João Salaviza zuzendarien hitzetan: «Kraho herriak denboretan zehar lurrarekin duen harremanaz hausnartzeko nahitik sortu den filma da. Bertan parte hartzen duten herrien eta komunitateen arteko harreman konplexuek, kolektiboki eraikitako memoriak, ametsek, mitoek eta ikusezinaren presentziak, film hau blaitzen duen sare korapilatsu bat osatzen dute. irudiaren eta soinuaren bidez gogoeta egitea bilatzen du».