NAIZ

Euskal presoak etxeratzeko aldarria, Indonesiako itsas hondoan

Sinn Feineko Caoimhín Mac Giolla Mhínek euskal presoekiko elkartasun keinu berria zabaldu du urte berriarekin batera. Aurtengoan, Indonesiako itsas hondotik.

Urte berriarekin batera ohikoa bihurtzen ari da Sinn Feineko kide den Caoimhín Mac Giolla Mhínen euskal presoekiko elkartasun keinua. Aurten Indonesiako itsas hondotik igorri digu euskal presoak Euskal Herriratzeko aldarria.

Belfasteko Sinn Feineko Twitter kontutik zabaldu zuten ekintza atzoko egunean.

Iaz, Filipinetatik igorri zigun Sinn Feineko kide honek elkartasun keinua. Orduko hartan Filipinetako Malapascua irla inguruan, 30 bat metro ur azpian eta marrazo artean zabaldu zuen euskal presoak etxeratzeko aldarria.