Martintxo Mantxo
Ekologistak Martxan

BBVA, Kurdistango sarraskiaren partaide

Lotsagarria da, gobernu eta banku guzti hauek proiektua utzi eta gero BBVAk hor jarraitzea, batez ere etengabe ari denean bere Gizarte Erantzukizun Korporatiboetaz (GEK) esaten, honen bidez ingurumen eta gizartearekiko kalteak sortuko dituen finantzaziorik ez dutela egingo.

Apirilaren 28an Heskîf-en (Hasenkeyf) aldeko eguna ospatzen dugu munduan zehar. Jakina, batez ere Europan eta Kurdistanen, Turkian ere eta Ipar Amerikan. Batez ere leku horietan Kurdistanen gertatzen delako eta Turkiako gobernuak bultzatzen duelako, eta Europan, orain arte hemengo herri desberdinen gobernuek finantzatzen zutelako/dutelako.

2001ean izan zen urtegi erraldoi hau finantzatzeko lehenengo saiakera, britaniar Balfour Beatty eta suediar Skanska-ren bitartekoa. Proiektuaren eraginak gizartean eta ingurumenean hain bortitzak ziren, protesta asko eta gero konpainia hauek proiektua bertan behera utzi zuten. Turkiar gobernuak jarraitu zuen finantzaketaren bila eta zenbait atetan jo eta gero 2009an Austria, Suitza eta Alemaniako gobernuek onartu zituzten esportazio kredituak eta austriar VA Tech Hydro-k urtegia burutzea. Berriro ere, izugarrizko protestak eta gero, eta Turkiako gobernuak proiektuko 153 baldintzak ez betetzegatik proiektua utzi zuten. Turkiar gobernua finantziaziorik gabe geratu zen, eta horrela bertako bankuetara jo zuen, Garanti eta Akbank hain zuzen, Turkiako hirugarren eta laugarren banku nagusienak hurrenez hurren (2015). Bertakoak ez dira hain bertakoak, egun Garati Bank-en erdia BBVArena ba da. BBVA beraz, urtegi honen finantziazioaren laurdenaren arduraduna da. 


Ilisuren kostua 1.380 milioi eurokoa da, beraz BBVAk jartzen ditu 345 milioi euro (Garantik osora 690 milioi euro). Hortik aterako den etekina izango da horri jazartzen dion interesa, baina puska ederra izango dela, eta turkiar herriak (Kurdistangoa barne) ordainduta izango da. Lotsagarria da, gobernu eta banku guzti hauek proiektua utzi eta gero BBVAk hor jarraitzea, batez ere etengabe ari denean bere Gizarte Erantzukizun Korporatiboetaz (GEK) esaten, honen bidez ingurumen eta gizartearekiko kalteak sortuko dituen finantzaziorik ez dutela egingo. Ez da BBVAk finantzatzen duen urtegi bakarra, ezta ingurumenaren aurka edo gizartearen aurka egin duen finantzaketa bakarra. Ala ere, dakigunez bakarrik behin erabili du bere GEKa proiektu bat deuseztatzeko. Txileko Patagonian Baker eta Paskua ibaietan eraiki behar zituzten urtegien kasuan izan zen. Baina hau ere, proiektua bertan behera geratu zenean egitea erabaki zuen BBVAk. Bitartean, zenbait urtetan finantzatu zuen BBVAk proiektu hori salaketak entzun gabe. BBVAren jarrera argi dago: zurikeria, itxurakeria, horrenbeste urtetan Ilisu eta Kurdistanen erakutsi duen bezala, 2010etik Garanti erosi zuenetik gaur arte, Ilisu urtegi erraldoia amaitutzat dagonean.



Ilisu proiektuaren kalte sozial eta ekologikoak begi-bistan daude. Turkiako estatuak Kurdistanen aurka burututako errepresioa (duela gutxikoak barne, Afrin, Rojavan) ikusten, ondoriotzen dugu proiektu honen helburuak herri kurduaren aurka ekiteko dela, eta aldi berean zonaldean nagusitasuna eustea. Urtegi proiektu hau Tigris ibaian kokatzen da da. Eufrates bezala, biak Turkian hasten dira bertan kilometro asko igarotzen, eta gero Sirian eta Iraken sartzen. Bi nazio horiek basamortuan izanez, ibai handi hauek ezinbestekoak zaie. Heskîf (Hasenkeyf) justu nazio bi horien mugetan kokatzen da eta Tigris mozten du zeharo. Turkiako Gobernuak proiektua bultzatu du bere aldameneko gobernuekin hitz egin gabe: Irak urte askotan gerran egon zen, eta orain Siriarekin berdin gertatzen da. AEBeko Ipar-Karolinako  Chapel Hill Unibertsitatean bultzatzen duten "Water and conflict" programak "Weaponization of Water" izendatzen du, edo ura arma bihurtzea.



Nola ez, hori da Kurdistaneko kasua: Ilisu urtegia arma boteretsua da turkiar Gobernuarentzat Kurdistanen aurka. Bertan luzaroko gatazkak dirau, eta Turkiak, urtegiak ez ezik dena erabili du: bonbaketak, suteak, herri suntsipenak, etab. Ilisuk urperatuko lukeen zonalde zabal bat (313 km2), PKK gerrillen lekua barne. Horretaz gain, bideak eta Kurdistaneko loturak oztopatuko eta etengo lituzke. Baita, 78.000 pertsonen inguru kanporatuko lituzke. Baina batez ere Kurdistaneko ondasuna kaltetuko luke. Alde batetik, nabarmenena da Hasenkeyf hiria, 12.000 urtekoa baita eta Kurdistango ikurra. Hiria eta haren inguruak eremu arkeologikotaz josiak daude, mende guzti hauen handik igaro diren zibilizazio eta erresuma desberdinetakoak, aurre-historiatik, Asiriarrak, Erroma, Bizantzio, mongoliarrak, pertsiarrak (sasanidak), Islama, otomanoak, etab. Horrela, 500 eremu desberdinak urperatuko lituzkeen. Estreinatu berria den "Uraren heriotzaren eguna" Ali Ergül zuzendariaren filma mehatxatutako aberastasun honen lekukoa da.

Irtenbide bezala, gobernuak eta enpresak Hasankeyf Kultur Eremua proposatu dute bertan ondasun arkeologiko hau biltzeko, baina behin haien jatorrizko lekutik kanpo zentsua galtzen dute. Askok ere ez dute aldaketa jasango, Zeynel Be hilobia bezala (dinastia Turkomaa, 1378–1508) iaz lekuz aldatzen porrota egin zutela. Hasenkeyfeko zubia mehatxupean dago, Tušhan asiriar hiria (K.a. 882-611) bezala. Orain arte etxebizitzak bezala erabiltzen ziren haren leizeak dinamitatzen hasi dira. Guzti honen helburua? Argi dago: nortasun kurdua ezabatzea, fisikoki herria bezala bukatzea ez ezik, haren historia ezabatzea eta turkiar nazioa gehiago inposatzea da helburua.

Hau ez da berria, orain gerrapean dagoen Sirian ere, Turkiak aspalditik erabili ditu urtegiak haren onurarako ere, hain zuzen Eufrates daudenak eta bereziki Ataturk urtegia (kointzidentzia, Ataturk da turkiar errepublikaren sortzailea eta bere nazionalismoaren ikurra). Turkiarrek erabaki dute Ataturk urtegia ixtea, Siriari eta orain ISFDi (Ipar Siriako Federazio Demokratikoa) urarik pasatzen ez uzteko. Eufratesen daude Siria ohiak zeuzkan urtegi bakarrak, Baath, Tabqa eta Tishrin, hirurak orain ISFD-ren menpean. Turkiak ez ditu bete mundu mailan dauden mugen arteko ibaietarako araudiak, ez Siriarekin ez Irakekin. Gauza berdina gertatu da Ilisu urtegiarekin, eragingo ditun nazioen gobernuekin kontsultatu gabe bultzatuta izan dena. Turkiako lehendakari ohia Suleiman Demirel-ek Ataturk urtegia inauguratu zuenean esan zuen ur horiek turkiarrak zirela, petrolioa Siriakoa edo Irakekoa den bezala, eta horregatik nahi dutena egiten dute. Turkiak ez dauka petroliorik, beraz ondoko herrietatik esportatzen du. Baina urak ematen dio boterea eta zonaldea menperatzeko (eta harekin batera Europari) aukera.

Kurdistanen turkiar Estatuak dauka GAP proiektua (Anatoliako hegoekialdeko Proiektua) 22 urtegi eta 19 zentral aurreikusten dituena, osoan 7.490 MW ekoizteko (Ilisukoak 1.200 MW). Energia guzti hori zonaldean edo Turkia osoan beharrezkoa den zalantzagarria da ere.

Bitartean gogoratu behar dugu Kurdistanen bizi den gatazka izugarria dela, nun Turkiako armadak gerra osoa bultzatu du, suteak eta herri hondamenak barne, hain zuzen 4.000 herri (haietako 3.000 izan ziren 1993 eta 1999ren artean) izan dira suntsituak eta honen ondorioz milaka pertsonak kanporatuak. Orain Ilisuk ere 70.000 pertsona baina gehiago kanporatuko lituzkeen eta askoz gehiago kaltetu.

Politika berdinak bultzatu ditu Turkiak Siriako gatazkan, batez ere han kurduek lortutako autonomia (Rojaba/ISFD) eta antolakuntza suntsitzeko, Turkiako Kuerdistanerako eragin beldurgarria zaielako. Lehendabizi bonbaketak burutu zituen Turkiak, baina gero ere ISIS aritzea bahimendu zuen. Suteak eragin zituen ISFDeko basoak eta uztak erretzeko. ISIS kanporatuta izan denean, Turkiak ISFDeko erabateko gerra bultzatu du, Afrin bonbakatzen eta milaka zibilak erailtzen. Argi dago turkiar politika zein den, aldameneko herriekiko baina  bereziki kurduekiko.

Beste adibidea eta apirilaren 28an salatuko duguna Sûr-ekoa izango da, Amed (Diyarbakir) hirian. Amed ere Bakur-eko hiriburua bezala daukate kuruduek. Sûr distrituan 2007etik Burujabetza Demokratiko proiektu bat sortu zen, Rojaba eta ISFDn lortutakoa bezalakoa. Beraz, PKK Bakur-en (Turkiaren menpeko Kurdistanen) eta Rojavako PYD, orain TEV-DEM koalizioan (Siria ohiaren menpeko Kurdistan) proiektu berdina dira. Gobernu turkiarra prozedura politiko hori bukatzeko helburuarekin setio-egoera erabaki zuen Sûr-en. 2016ean istiluak bukatu ziren, baina gobernuak Sûr distrituan hondamena bultzatu zuen ere, ez urperatzearen bidez, baizik eta etxez etxe suntsitzen. Sûr-eko etxeen %80 suntsituta izan da eta 25.000 pertsona kanporatuak. Zonalde beran, Cizre, Nisebîn (Nusaybin) eta Şirnex (Şırnak) herrietan 175.000 pertsonak ere kanporatuak suertatu dira eta 400 erailak Gobernuaren indarrek.


Duela bi urte, BBVAren aurkako Plataformarekin batera ondare hondamen hau salatzen genuen, orduan ISIS-aren mediatikoa izaten ari zenarekin (Ninive eta monasterio kristauena) konparatuz. ISISena ezaguna zen bitartean, herri kurduaren aurkako turkiar gobernuarena, BBVAren esker, guztiz ez-ezaguna zaigu. Horrela darrai. Sarraski bat gertatzen ari da eta herri baten ezabaketa. Eta 
Gizarte Erantzukizun Korporatibotaz (GEK) haren finantzaketa bideratzen duen BBVA erakusten digu hau (GEK) marketing hutsa besterik ez dela, eta beraz, interesatzen zaion bakarra etekina dela. Hots: Turkian lor dezakeen etekina, Ilisu urtegia eraikitzeko maileguetatik jasoko dituen interesen milioi euroak. Bitartean, iaz BBVAk Turkian 826 milioi euro irabazi zituen (2017).

Buscar