Ama batek beste bati
Herenegun, 2021eko azaroaren 20an, gure lagun handiak, Irunberriko Marik, utzi gintuen.
Emakume aparta, pakea eta maitasunez betea. Sentikorra, konprometitua, borrokalaria. Ez zuen ezer espero eta dena ematen zuen. Umiltasunetik partekatzen zuen.
Ea gelditzen zaigun bidean zu bezalako lagunak aurkitzen ditugun Mari.
Ez dugu inoiz ahaztuko zure izatea, zure amodioa.
Eta ez dut inoiz ahaztuko izan zinen ama.
Zurekin eta zure ondoan egon diren saharar umeak indarrez eta maitasunez haziko dira.
Zuk emandakoa gurekin gelditzen da.
Mila esker, Mari.