Antton Erkizia Almandoz

EAri, EH Bilduri, EAJ-PNVri: Iruña Veleiaren egia zor diozue herriari

Faltsuak dira grafito horiek? Benetakoak? Hamabortz urte geroago, galderak hor darraio eta behingoz erantzunak nahi ditugu.

Ez dugu «arrazoia» eskatzen batzuren alde; egia eskatzen dugu denontzat. Eta egia zein den jakiteko, egizkiozue behar diren froga fisiko-kimikoak. Edo baimendu ezazu frogak bertzeok egin ahal izatea. Faltsutuak badira, gezurrezkoak balira idazkunak, analitika guztiek faltsutasuna erakutsiko ligukete, ez? Zeri beldur, orduan? Egiari beldur?

Afera hau argitu nahi ez izateak usain txarra dariola badakizue; ireki begiak eta instituziotako leihoak, sinesgarri.

Egia argitu nahi dugu behingoz eta hori oroitaraztera gatoz, eskean, aldarri, hamabortz urte betetzen diren egunotan.

EA, EH Bildu, EAJ-PNV…»Memoria historikoan» artxiboak ireki eta egia bilatu ahal izatea aldarri duzuenoi, gauza bera aldarrikatzen dizuegu Iruña-Veleiako istorioan.

«Hoy es siempre todavía», entzun da egunotan. Han balio badu, hemen ere ongi etor lekiguke.

Buscar