Juan Luis Mugertza Unanue

... zaharrak berri

Azken bolada honetan protagonismo handia hartu dute. Beharrak batu egin ditu, eta oso argazki polita egiten dute elkarren arrimuan. Askok ez dute elkar ezagutuko. Askok errezeloz begiratuko diote elkarri. Gainera, kasuren batean kenduta, gehienek gogo txikia izango dute abentura berria izateko, bestelako bidea jorratzeko. Halarik ere, polita da arkatza edota boligrafoa erabilitakoak hitz ordua, eta lekua zehazteko whatsappa erabiltzen gaztetuta ikustea. Helburua batzea da, indarra egitea, askoren interes bakarra dirua bada ere. Bai, polita da horrelako indar metaketa ikustea, gizartearen sektore batek bestelako bizi ohiturak nahi izatea, eta orain arteko tratamenduek ezer gutxi balio izan dutela ozen aldarrikatzea. Bai, oso ederra da, baldin eta orain arte hartutako pilularekiko menpekotasuna alde batera uzteko asmoa dagoen, eta hainbeste urtetan hartutako errezeta zaharra aldatzeko prest gauden, bestela… zaharrak berri.

Buscar