Beñat Hach Embarek: «Atxiloketa aurretik ez nuen inolako kontaktu fisikorik izan ertzainekin»
Loiolako herri harresian atxilotutako bi herritarrei «desobedientzia» delitua leporatu diete, nahiz eta hasiera batean «agintearen aurkako atentatua» egotzi. Beñat Hach Embarek gaztea izan zen atxilotuetako bat eta Infozazpi Irratiari kontatu dio euren ondoan ertzain bat lurrera erori zela baina haiek ez zutela horrekin zerikusirik izan.
23 SET. 2014
Loading...