Iñaki Egaña: «Urrozena manipulazio hutsa izan da»
Espainiako Gobernuak Begoña Urroz ez zuela ETAk hil aitortu du gaur. Kasu honen inguruan izan diren gezurrei aurre egiten aritu da Iñaki Egaña azken urteetan eta berarekin aztertu dugu gaurkoa. Salatu du manipulazio horri bide eman dionetako bat gaur agerraldian zen 'Centro para la Memoria de las Victimas del Terrorismo' erakundeko presidentea dela, Florencio Dominguez, eta ez duela «ez barkamenik eskatu ez ezer esan». Antzeko beste hamar bat kasu daudela aipatu du Egañak NAIZ Irratian.
25 JUN. 2019
Loading...