Maravillas desalojoa
«Nafarroako Gobernua, Geroa Bai buru izanik, errepresioa erabiliz proiektuarekin amaitzen saiatu da»

05:00etan ekin diote gaur Foruzain eta espainiar Poliziak Iruñeko Alde Zaharreko Maravillas gaztetxea usteari. Bertatik, poliziaren presentzia «izugarria» dela azaldu du gaztetxeko kide batek  Info7 Irratian

Gaztetxetik azpimarratu dute Maria Solanak, foru Gobernuaren bozeramaileak, eta Uxue Barkosek, lehendakariak, bazekitela desalojo hau «ez zela beharrezkoa», eta alternatibak bazeudela, gaztetxetik «elkarrizketarako prest» zeudelako. «Duela 3 urte Iruñean eta Nafarroan herritarrek aldaketaren aldeko apustua egin genuen, eta lotsagarria da aldaketaren gobernu bat herri horren aurka oldartzea, aldaketaren alde apustua egin zuen herri horren aurka polizia bidaltzea».

17 AGO. 2018
Loading...