«Plazara bueltatuko gara eta gehiago izango gara»
Udaltzaingoak, Ertzaintzaren laguntzarekin, Donostiako Gipuzkoa Plazan zegoen Gipuzkoa Zutik kanpalekua hustu eta bertan ziren lagunak kanporatu ditu. Igandeaz geroztik erraustegiaren aurkako dinamika berri bat gorpuzten ari zen Gipuzkoa Plazan, baina husteak ez du ekimena bertan behera utzi. Info7 Irratiko Kalegorrian saioan Gipuzkoa Zutik ekimeneko Peio Basurto elkarrizketatu dute, zeinek borrokarekin jarraituko dutela azpimarratu duen. «Bota gaituzte plazatik, eta zer? Bueltatuko gara berriz eta gainera, gehiago izango gara».
01 JUN. 2016
Loading...