Unai Vazquez (Askapena): «Bukatu da gure amesgaiztoa»
Auzitegi Nazional espainolak absolbitu egin ditu auzipetutako Askapenako bost kideak: Gabi Basañez, Aritz Ganboa, David Soto, Unai Vazquez eta Walter Wendelin. Seina urteko espetxe zigorra eskatzen zuen Fiskaltzak beraientzat, baina auzitegiak nabarmendu du ez dagoela frogarik Askapena eta ETAren artean «harreman zuzena» dagoela baieztatzeko. Auzipetuetako hiruk Iruñeko Babesgunean jaso dute albistea eta, absoluzioaren berri jaso berritan, Unai Vazquezekin hitz egin du Infozazpi Irratiak.
03 FEB. 2016
Loading...