Lehen aldikoz pagolarrek dituzte Xiberoako maskaradak antzeztu. Lehen emanaldia urtarrilaren 21an iragan zen.
Lehen aldikoz pagolarrek dituzte Xiberoako maskaradak antzeztu. Lehen emanaldia urtarrilaren 21an iragan zen. (Patxi BELTZAIZ)
FDSEA 64ren deiari erantzunez, Euskal Herriko laborariek A63 autobidea blokeatua zuten urtarrilaren 23tik 29ra.
FDSEA 64ren deiari erantzunez, Euskal Herriko laborariek A63 autobidea blokeatua zuten urtarrilaren 23tik 29ra. (Guillaume FAUVEAU)
Korrika Baiona
Martxoaren 24ean eguerdian ailegatu zen 23. Korrika helmuga zuen Baionako Askatasunaren plazara. (Gorka RUBIO | FOKU)
2024 urtea iruditan

2024 urtea gorabeherez betea izan da. Mobilizazio eta aldarrikapenak nagusitu dira, horien artean etxebizitza, laborantza edota migratzaileen elkartasunean. Euskal kultura eta euskararen aldeko alderrikapen eta herri ekitaldiak ugariak izan dira eta oro har gizarte ekimeneko iniziatibek ez dute etenik izan. Klima aldaketaren ondorioak ere pairatu eta aurre egin behar izan diote herritarrek eta gai horren inguruko sentsibilizazio lana etengabea izan da. 

Gurean, Guillaume Fauveau eta Patxi Beltzaiz argazkilariek eskaini dizkigute Ipar Euskal Herriari lotutako gaurkotasunaren irudiak. Urtean zehar hartu dituzten argazkien bilduma egin du KAZETA.EUS atariak. Haienekin batera, Fokuko argazkilarien eta hainbat herri eragileenak ere osatzen dute urteko gertakariak erakusten dituen galeria.

2024 urtea intentsua izan da. Espero dezagun 2025a berri onez betea izatea.

19 NOV. 2024