Aihertarren proiektua oholtza gainean
Aiherrako musikariak, bertsolariak eta dantzariak elkartu ziren irailaren 22an kabalkada lehen aldiz eskaintzeko. Orotara, 200 bat lagunek parte hartu dute irailaren 29an herriko plazan berriz proposatuko duten ikusgarrian. Ekimenari esker, herritarren arteko harremanak sendotzeaz gain, kulturari garrantzia eman diote.
23 SET. 2019