Aldarrikapenez josi da donostiar Aste Nagusiaren hasiera
Iritsi da Donostiako Aste Nagusia, eta donostiarrek hainbat aldarrikapenen artean ekin diote festari. Sortuk 2.500 pertsona inguru bildu ditu euskal errepublikaren alde eta piratek errefuxiatuei eskaini diete jaia pizteko ohorea. Bestetik, zezenketen aurkako plataformak ere ehunka lagun bildu ditu galdeketa bat eskatuz.
13 AGO. 2016