Atharratzeko pilota plaza mukuru betea
Ez zen jende gehiagorik sartzen Atharratzeko pilota plazan igandean, uztailaren 24an. Jean Pitrau pastoralaren lehen emanaldian jende anitz etorri zen Xiberotik, prefosta, baina kostaldetik ere bai. Hor ziren ere arduradun politikoak, hala nola, Jean Lassalle diputatua, Frédérique Espagnac senadorea, Alain Iriart departamenduko kontseilaria, Andde Sainte-Marie eta Bernard Uthurry eskualdeko kontseilariak.
25 JUL. 2016