Caderen mobilizazioa eskualdeko hauteskundeetako hautagaien ekimenean
Eskualdeko hauteskundeei begira Alain Rousset (alderdi sozialista), Virgnie Calmels (alderdi errepublikanoa), Jacques Colombier (Fronte Nazionala), Françoise Coutant (Europa Ekologia Berdeak) eta Olivier Dartigolles (Ezkerreko Frontea) eztabaida batean parte hartu zuten azaroaren 4an Angelun. CADEk deiturik, elkarretaratze bat antolatu zuten salaren aitzinean. Bertara hurbildu zirenak TTIP hitzarmenaren kontratu mezuak agertaratzeaz gain, AHTaren kontratu mezuak ere plazaratu zituzten. Gainera, CGTko sindikalistek SNCF enpresaren kontra duten gatazka oroitarazi zuten. Argazkiak: Isabelle Miquelestorena
05 NOV. 2015