
Ahuntzaren familiako bost animalia aurkitu dituzte.

Gernikako Ades taldeko espeleologoek aurkitu zituzten, maiatzean, grabatuok.

Armintxe kobaren sarreratik 50 metro ingurura daude grabatuak.

Aurkitutako grabatuak kalitate eta ikusgarritasun handikoak direla jakinarazi dute.

Paretaren azaleran oso argi ikusten dira grabatuak.

Kalitate teknikoa, osaera eta motiboengatik, aurkikuntza garrantzitsua da.

Gutxienez bi lehoi agertzen dira Armintxeko grabatuen artean, haietako batek buztana altxatua duelarik.

Lehoietako baten grabatua, ordenagailuz azpimarratua.

Orain arte 18 zaldi aurkitu dira.

Ahuntzaren familiako bost animalia aurkitu dituzte.

Gernikako Ades taldeko espeleologoek aurkitu zituzten, maiatzean, grabatuok.
Duela 14.500 urte inguruko grabatu multzoa aurkitu dute Lekeition
Lekeitioko Armintxe leizean duela 14.500 urte inguruko grabatu multzo bat aurkitu dute, kalitate tekniko handia duena eta oso argi ikusten dena. Aurkikuntzak hainbat animaliaren dozenaka grabatu jasotzen ditu eta tartean Kantauri Itsasoaren inguruan oso berriak diren figura batzuk ageri dira, esaterako felinoak; gutxienez bi lehoi ageri dira.
13 OCT. 2016