Elurra mara-mara
Elurrarekin ongi etorria eman diogu abenduari. Euskal Herriko txoko anitz zuri-zuri iratzarri dira gaur. Baxe Nafarroako zenbait herrietara elurra ailegatu da, hala nola, Donibane Garazi, Arnegi eta Urepelera. Lapurdiko mendi kasko anitz elurrez estaliak esnatu dira gaur goizean. Elurraren eraginez, bideak moztu behar izan dituzte Nafarroan. Abaurregainan, Euskal Herriko herririk altuenenean 22 zentimetro elur pilatu dira.
01 DIC. 2017