Ertzaintzaren lehen agerraldiari eutsi dio herri harresiak
Gauerdia pasatxo agertu da Ertzaintza Donostiako Bulebarrean, zortzi gazte zigortuak babesten dituen herri harresia dagoen Aske Gunera. Azaldu orduko zigortuen inguruan elkartu dira bertan diren 500 pertsonak eta minutu gutxiren buruan alde egin du poliziak. Argazkiak: Aske Gunea eta Info7 irratia.
18 ABR. 2013