Euskal Herriko bakearen alde elkartuak
"Bakea orain. Askatasuna bakearen artisauentzat" lemapean manifestazioa iragan da abenduaren 17an Baionan. Lau mila pertsona Luhuson iragan den operazioaren kontra agertu dira. Horien artean gizarte zibila eta arlo politikoko hautetsiak. Hego Euskal Herritik ere hautetsi anitz hurbildu dira. Hala nola, Txiki Muñoz ELAko kidea, Maddalen Iriarte EH Bildukoa eta Ainhoa Etxaide LABekoa. Argazkiak: Bob EDME
17 DIC. 2016