
Eserialdia Gobernu espainolaren eraikinaren aurrean. (@EnekoAnder)

«Aski da», gorriz markatutako mezua eguna argitu ondoren. (@SortuEH)

Igor Gonzalez Sola espetxeak hil duela salatu dute. (Aritz LOIOLA | FOKU)

Gobernuaren egoitzan bertan ikusarazi dituzte aldarriak. (Aritz LOIOLA | FOKU)

49 biktimen aurpegi eta izenak, Gobernu espainolari enplazamendua egiten. (Aritz LOIOLA | FOKU)

Banan banan gogoratu dituzte. Irudian, Jesus Mari Hernando «Peli». (@SortuEH)

Adin guztietako pertsonek eman dute gaua Bilboko Moyua Plazan. (@EnekoAnder)

Presoei idazteko aukera izan da, Sorturen ekimen honetan. (@SortuEH)

Kafea banatzen, goizeko ordu biak aldera, gauak oraindik luze joko zuen eta. (@SortuEH)

David Pla hizlari, presoez eta prozesu politikoaz. (@SortuEH)

Arkaitz Rodriguez: «Igor ez da hil, espetxeak erahil du». (@SortuEH)

Haserre Gau honen mezu nagusiak, agerian. (@SortuEH)

Oihana Bartraren bertsoak, bihotzak berotuz ekimenaren hasieran. (@SortuEH)

Eserialdia Gobernu espainolaren eraikinaren aurrean. (@EnekoAnder)

«Aski da», gorriz markatutako mezua eguna argitu ondoren. (@SortuEH)
1 / 13
Haserre Gaua, 12 orduko protesta, espetxe politikaren 49 biktimak gogoan
Igor Gonzalez Sola espetxe politikaren azken biktima izan dadila, ehunka lagunek gau osoa eman dute Bilbon Gobernu espainolak duen egoitzaren aurrean. Ekimen ikusgarria eta enplazamendu argia: «Aski da, etxera». Gauaren iluntasunean politika horren ondorioz hil diren 49 preso eta senide izan dituzte gogoan; egunsentiarekin batera, saminari amaiera emateko ordua badela nabarmendu dute.
13 SET. 2020