Irakasle beharra behin eta berriz entzun du Hezkuntza Ministroak
Paueko Azokaren idekitze ekitaldira etorria, frantziar Hezkuntza Ministroak ikasturte hasierako arazoei aurre egin behar izan die. Hor ziren bere zain, eskola publikoetako eta Kalandretetako burasoak, noski, baina baita Ipar Euskal Herritik etorritako manifestariak ere. Seaskak eskas dituen irakasle postuak galdegiteko elgarretaratze entzutetsua egin dute.
08 SET. 2018