Jaizkibel konpainiaren desfilea, iruditan
22 urte bete dira aurten Hondarribiko alarde parekidea izan dadin lehen urratsak egin zirenetik, baina gaurkoan ere tentsio nabarmena izan da Jaizkibel konpainiaren desfilean. Ohiko plastiko beltzez gain, txistuak nagusi izan dira alarde parekideak Kale Nagusia zeharkatu duenean. Nolanahi ere, inoizko parte-hartzerik handienarekin desfilatu dute Jaizkibelekoek.
08 SET. 2018