Oinatz Bengoetxea, 20 urte gozatuz gozarazten
Oinatz Bengoetxeak urtarrilaren 29an jokatu zuen, Iruñean, bere azken partida profesional gisa, Iruñeko Labriten, 2002ko urrian debuta egin zuen frontoi berean. Gaur ofizioan 20 urte beteta, galtza zuriak betiko erantziko ditu Leitzako plazako frontoian, lagunez inguratuta. Pilotari berezia izan da ezbairik gabe leitzarra, pilotazalea gozarazi duen horietako eta kontrakantxetako maitatuenetako bat. Hona hemen bere ibilbideko une garrantzitsuenetako batzuk.
07 DIC. 2021