Osasun paseari ez erran diote Baionan
Orotara, 3.000 lagun inguru elkartu dira Baionan osasun pasearen kontrako mobilizazioan. Baionako herriko etxean elkartu dira eta hiriburuko karrikak zeharkatu dituzte askatasunaren alde eta frantziar Gobernuak plantan ezarriko duen «kontrolaren» aurka. Iragan astean ere Baionan eta Hendaian mobilizazioak iragan ziren xede berari lotuta.
26 JUL. 2021