Protestaz beteriko asteburua
Azaroaren 21ean larunbatarekin hiru mobilizazio iragan dira Lapurdi eta Baxe Nafarroan. Biarritzen 150 bat merkatari ttipik konfinamendu neurriek eragiten dizkieten kalteak salatu zituzten, abenduaren 1ean saltegiak idekiko dituztela berretsiz. Arratsaldean, Baionan ‘Segurtasun orokorreko’ lege-proposamenaren kontra 300 bat lagun atera ziren karrikara. Donibane Garazin berriz, konfinamendu salatu zuten Gabiltza biltzarrak deiturik.
23 NOV. 2020