Topic, txotxongiloen etxea, amets egiteko makina
Tolosako Nazioarteko Txotxongiloen Zentroak hamar urte bete zituen iaz eta aurtengoak ospakizun urtea behar zuen izan… Momentuz festak alde batera utzi behar izan diren arren, bisita bat egin dugu Idoia Otegui zuzendariaren eskutik. Museoa baino, «txotxongiloen etxea» dela dio. Berriro ume izateko, amets egiteko, eta munduko kulturetara hurbiltzeko lekua da Topic. Ez dago munduan txotxongiloaren alor guztiak horrela jasotzen dituenik.
14 NOV. 2020